Ekintzailetzarako baliabideak

Amaitu da autonomoen foilletoia: kuota % 2 baino gutxiago igotzeko adostasuna dago

Autonomoek Gizarte Segurantzari ordaindu behar dizkioten kuotak igotzea izan da Lan Ministerioaren aurtengo udazkeneko foilletoi handia. Bilera, adierazpen eta zuzenketa askoren ostean, Octavio Granado Gizarte Segurantzako Estatu idazkariak inplikatuta dauden guztien oniritzia lortu du Langile Autonomoen Araubide Bereziko gutxieneko oinarriak eta kuotak igotzeko. Hitzarmena astelehen arratsaldean itxi zen behin betiko sindikatu eta patronalarekin Pentsioen Mahaian. Azkenean, kuotak % 1,9 inguru igoko dira gutxieneko oinarriagatik kotizatzen duten langileentzat, hau da, langile gehienentzat, bileraren berri izan duten iturriek azaldutakoaren arabera.
Sindikatuek eta patronalak azkenean oniritzia eman diote ministerioak autonomoen elkarteekin hasiera baten lortu zuen hitzarmenari