Ekintzailetzarako baliabideak

Autonomoei langabezia kobratzeko eskubidea aitortzeak ez du ezertarako balio ez badira baldintzak malgutzen

Langabezia eskatzen zuten bi autonomotatik bati ukatu egiten zioten eskaera. Horixe gertatu zaie langile autonomoen araubide berezian izena emanda egon eta jarduera uzteagatik kotizatzen zutenei. Eta batezbestekoa are okerragoa izatera ere heldu da. Hortaz, ez du ezertarako balio aitortzeak autonomoek langabezia kobratzeko eskubidea dutela baldin eta ez badira malgutzen prestazio hori eskuratzeko baldintzak.

Horixe zen, hain zuzen ere, kolektibo horretako kide askori urtarrilaren 1etik aurrera derrigorrezkoa izaten hasiko den kotizazio hori erakargarria ez iruditzeko arrazoia. Kontua da bestela arautzen ez baldin bada, jarduera uztea pagotxa, alegia, diru-sarrera iturri gehigarria, izaten jarraituko duela Gizarte Segurantzarentzat.