Ekintzailetzarako baliabideak

Autonomoei 2019. urteak ekarriko dizkien albiste onak

Autonomoek 2019. urtean igoera izango dute kotizazio-oinarrietan eta -tasetan; hau da, handitu egingo dira norberaren konturako lan egiten duten langileek ordaindu behar dituzten hileko kuotak. Hori da berri txarra. Zer ordain jasoko dute trukean? Teorian, prestazioak hobetuko dizkiete diru-sarreren araberako kotizazioa heldu arte. Aurreikuspenen arabera datorren urtean izango da hori.
Aldaketa kotizazio-tasetan
Kotizazio-oinarrien aldaketak langile autonomoek dituzten kontingentziak estaltzeko gertatu dira. Kontigentzia arruntak (% 28,3) araubide orokorrekoen oso antzekoak dira. Alabaina, kontingentzia profesionalak (% 1,6) txikiagoak dira. Bestalde, jarduera eteteari dagokiona soldatakoek langabeziagatik ordaintzen duten kotizazioa baino askoz ere txikiagoa izango da (% 1, % 7-8 beharrean). Hori dela eta planteatu da kotizazio-oinarri eta -tasen igoera.

Informazio gehiago