Ekintzailetzarako baliabideak

Berrikuntza teknologikoaren ziozko zerga kenkariak izapidetzeko epea hasi da

Abenduaren 14an, 10:00etan, 2018an burutu diren Berrikuntza teknologikoaren ziozko zerga kalifikazioko txosten teknikoak eskatzeko epea zabalduko dugu. Aurten, berriro ere, Beazek proiektuak ebaluatuko ditu eta txosten loteslea emango du Sozietateen gaineko Zergan kenkariak lortzea errazteko.

Txostena telematikoki izapidetu behar da gure web-orrialdearen bidez. Bertan prozeduraren informazio guztia eta xehetasunak ere ikusi ahalko dituzu. Gainera, gure lantald eteknikoa zuen esanetara egongo da edozein zalantza argitzeko.