Ekintzailetzarako baliabideak

Aldundiak barne-ekintzailetza bultzatzen du

Aldundiak barne-ekintzailetza bultzatzen du Martxoaren 7ra arte zabalik egongo da epea Enpresa berritzaileak sortzeko programan eskaerak egiteko. Horren bidez Bizkaiko Aldundiak enpresa berrien sorkuntza era barne-ekintzailetza proiektuetan negozio-unitate berriak sortzea bultzatzen du.

Hain zuzen ere azken gaiari dagokionez 2019ko dekretuak berritasuna dakar, diru-laguntza hartzeko lanpostu-kopurua 7ra gutxitu baitu, enpresa txikiek beren estrategia dibertsifikatzeko erraztasunak emanez.

Negozio-unitate berrien sorkuntza bultzatzea da Eusko Jaurlaritzak, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundien laguntzarekin, 2014tik sustatzen duen Barne-ekintzailezta bultzatzeko, UP Euskadi ekimenaren helburua.