Ekintzailetzarako baliabideak

Financial Times egunkariaren arabera, Euskadik lurralde erakargarri izaten jarraitzen du atzerriko inbertsioentzat

Financial Times taldeko Fdi Intelligence aldizkariak berriro adierazi du Euskadi lurralde erakargarria dela atzerriko inbertsioarentzat, eta SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren ¿Invest in the Basque Country¿ estrategiaren lau alderdi saritu ditu: ezarrita dauden enpresentzako laguntza, Bind 4.0 startupen azelerazio programa publiko-pribatua, pizgarri-sistemak eta atzerriko inbertsioa erakartzeko proiektu bat, Viralgen enpresa estatubatuarrarena hain zuzen.

Argitalpen espezializatu eta ezagun horrek hirugarrenez jarraian aitortu du Invest estrategiak Euskadin egiten duen lana.