Ekintzailetzarako baliabideak

Global Entrepreneurship Monitor 2017, Euskal Autonomi Erkidegoa

GEM proiektuaren 2017ko edizio honekin, hamalaugarren urtez egin dugu Euskal Autonomia Erkidegoko8
jarduera ekintzailearen jarraipena eta hemeretzigarren urtez nazioarteko 100 herrialde baino gehiagotakoa. Azken
urte honetan, proiektua kontinente eta garapen egoera guztietako 54 herrialdetan egin da. Herrialde horiek
munduko biztanleriaren % 67,8 eta Barne Produktu Gordinaren % 86,0 hartzen dute (Singer et al, 2018).9
EAEn aztertutako urteetan, biztanleria helduak ekimen ekintzaileak abian jartzeko parte hartze mailak gora
egin du urte batzuetan eta behera, ordea, beste batzuetan. Hala, zikloarekin batera joan den dinamika ikusi da,
EAEko jarduera ekintzailean eragina izan baitute unean uneko egoera ekonomikoaren berezitasunek.
Horrenbestez, orain dela pare bat urtetik hona, EAEn jarduera ekintzailea hobetzen ari dela ikus dezakegu.
Krisiaren ondoren, egoera onbideratzen ari da eta hori agerian geratzen da aurtengo txostenean, jarraian laburtuko
ditugun emaitza nagusietako batzuek erakusten duten bezala.

Estudio GEM País Vasco 2017