Ekintzailetzarako baliabideak

XXI. mendean saltoki txikiak eraldatu beharra Argitalpen-data: 2019/01/10

Gure hiriak eta kaleak oso bestelakoak izango lirateke saltoki txikirik gabe. Baina egia da, gauzak asko aldatu ezean, halabeharrez aldatuko dela gure hirietako paisaia. Honezkero, badira urte batzuk aldatzen ari dela. Eta ezinbestekoa da XXI. mendean saltoki txikiak eraldatzea.

Jarrai dezakete bezeroei errua botatzen, orain Interneten bitartez erostea nahiago dutelako; edo saltoki handiei eta kateei, etengabe ari direlako eskaintzak egiten; edo frankiziei, askoz gehiago inberti dezaketelako publizitatean. Saltoki txikiek zailtasunak dituzte lehiatzeko. Ezinezkoa izango zaie XX. mendeko marketing estrategia berak erabiltzen jarraitzen badute, edo atetik igarotzen diren bezeroetatik bizirik irautea espero badute.