Ekintzailetzarako baliabideak

Lan-bizitzaren garrantzia: autonomo batek zergatik jakin behar du zenbat kotizatu duen?

Langile orok, norberaren konturako langilea izan zein besteren konturako langilea izan, bere lan-bizitzaren txostena eskuratu dezake. Dokumentu horren bitartez, egiten dituzten lan guztien berri emango diete, horien iraupena jakinarazi, eta, nola ez, haien kotizazio-oinarria zein izan den adierazi. Txostena edozein langilerentzat interesgarria bada ere, autonomoentzat hori baino gehiago da: funtsezkoa da.

Aldez aurretik zein prestazio jaso ahal izango dugun jakiteko tresna oso ona da. Erretiroaren kasuan, esaterako, zenbat urtez kotizatzen egon garen badakigu, gehiago kotizatu beharko dugun eta noiz arte kotizatu behar izango dugun jakingo dugu.

Informazio gehiago