Ekintzailetzarako baliabideak

Gauzatu Industria eta Indartu programetarako aurreeskaera orain aurkezteak abantailak ditu.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta SPRIren inbertsioa bultzatzeko GAUZATU INDUSTRIA eta INDARTU programek beren kudeaketa aldatu dute, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko.

Baldin eta aurre-eskaera aurkezten bada inbertsioak hasi baino lehen, enpresek diruz laguntzeko moduko inbertsio bezala sailkatu ahal izango dituzte aurre-eskaera aurkeztu denetik eskaera formala (programaren deialdia argitaratu ondoren) aurkeztu bitartean egindako inbertsioak.

Aurre-eskaera horrek bere sarrera erregistroa izango du, deialdietan aurkeztu beharreko dokumentuetako bat izango da.