Ekintzailetzarako baliabideak

Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak programa

ASMOA:

Deialdi honek Euskal Autonomia Erkidegoan mikroenpresetan eta langile autonomoen artean enpleguari eusteko eta trantsizio ekologiko eta digitalean laguntzeko «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» izeneko osagaiaren inbertsioa finantzatzeko laguntzak arautu eta oinarriak ezarri nahi ditu, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Dirulaguntzen arloan, bi lerro ezarri dira: bat eraldaketa ekologikorako inbertsioak egin dituzten enpresetan enpleguari eusteko dirulaguntzak emateko, eta, bestea, eraldaketa digitalerako inbertsioak egin dituzten enpresetan enpleguari eusteko dirulaguntzak emateko.

ONURADUNAK:

1. Dirulaguntzaren onuradun izan ahalko dira mikroenpresak, beren forma juridikoa edozein izanda ere, barnean direla ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta kooperatibak eta lan-sozietateak eta beren konturako langileak edo autonomoak (enpresari indibidualak) ere, betiere beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen badute eta gutxienez lantoki bat bertan badute, soldatapeko hamar langile edo, hala badagokio, bazkide langile edo lan-bazkide baino gutxiago badituzte, eta beren negozio-bolumena ez bada bi milioi eurotik gorakoa.

2.Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izateko, aurreko atalean zerrendatutako mikroenpresek eta pertsona autonomoek berariaz egiaztatu beharko dute trantsizio ekologiko edo digitalerako inbertsioak egin eta ordaindu dituztela, 2021eko urtarrilaren 1etik dirulaguntzaren eskaria aurkezten den datara arte (kontzeptuak deialdian irakurri)

LAGUNTZA-MOTA:

Emango diren dirulaguntzak 5.000 eurokoak izango dira, mikroenpresa edo enpresari autonomo onuradun bakoitzeko.

EPEAK:

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko otsailaren 14tik 2023ko maiatzaren 31ra izango da

ERAKUNDE EMAILEA:

Otros Dptos de Gobierno Vasco.