Ekintzailetzarako baliabideak

Industrialdeetarako Programa: Enpresetan inbertsioak egiteko dirulaguntzak

 ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

  • 2020/11/1etik 2021/09/30era arte eginiko inbertsioak, kontzeptu hauei dagozkienak: makinak, tresnak, instalazioak egokitu edo hobetzea, garraio-elementuak (material eta merkatugaien lurreko garraioa soilik).
  • Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 25 izango da eta ezin da 5.000 euro baino handiagoa izan erakunde bakoitzarentzat.

Erakunde onuraduna dekretu honetako zioen azalpenenan aipatutako eskualdeko plan estrategikoetan sartutako udalerri batean badago, dirulaguntza %35era artekoa izango da eta dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da erakunde onuradun bakoitzeko.

 NORENTZAT?

  • 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietako industrialdeetanBizkaiko Foru Aldundiaren partaidetza duten industrialdeetako enpresetan eta Azpiegiturak S.A.M.P. foru-sozietate publickoak kudeatutako elkartegietan kokatuta dauden enpresetan.
  • Inbertsioetarako dirulaguntzak jasotzeko eskubidea izateko baldintzen artean honako hauek daude, besteak beste: Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea, 4. eranskinean zehazten diren industrialdeetan kokatuta egotea, Jabetzan izatea edo errenta-araubidean egotea eta errentatzailearekin hartutako betebeharrak egunean izatea, Gizarte Segurantzan eta ekonomia-jardueren gaineko zergan epigrafe egokian alta emanda egotea eta Sozietate publikoa, zuzenbide publikoko erakundea eta ondasun erkidegoa, eta sozietate zibila ez izatea, eskabidea aurkeztu aurreko bi urteetan, gutxienez, hastea jardueran.

 ESKAERAK

  • 2021eko maiatzaren 4tik maiatzaren 28ra arte, 13:30ean.
  • Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa izan behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.),  Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabili; azken hau Orueta Apezpikuaren kaleko 6an eska daiteke.

 Informazio zehatza eta araudia