Ekintzailetzarako baliabideak

Taldeko finantzaketak garrantzi handiagoa izan du 2018. urtean

Crowdfunding eta crowdlending direlakoak gero eta ospetsuagoak dira.
Crowdlending da inbertitzaile eta enpresen arteko finantza-bitartekaritza zerbitzuak ematea, eta, crowdfunding edo mikromezenasgoa delakoa, berriz, proiektuak finantzatzeko kolaborazio-mekanismo bat da. Aurtengo, 2018ko, datuen arabera, finantzaketa-tresna horiek gero eta fama handiagoa dute ekintzaile, start-up eta enpresa txikien artean.
Horren adibide ditugu azken urtean sortu diren plataformen kopuru handia eta horien bitartez lortu den kapitala. Egia da, halere, crowdfunding sistemaren bitartez lortzen den finantzaketa crowdlending delakoaren bidez lortzen dena baino askoz txikiagoa dela.