Zubilan Plus curriculum-ak: Negozio Garapeneko Zuzendaritza



 

Eragiketen eta Negozio Garapenaren Zuzendaritza. Esperientzia handia zuzendaritza horietan eta EPC proiektuetan eta industria-proiektu handietan (sektore energetikoa, kimikoa, ekipo-ondasunak, zientifikoa, ontzigintza), bai maila nazionalean bai nazioartekoan, partzuergoa eta ABEE modalitateak barne, negozioaren ikuspegi globalarekin.

Gaitasunak: diziplina anitzeko taldeak zuzentzen eta emaitzen kontua kudeatzen ohitua, ingurune eta egoera konplexuetan.

Titulazioak eta hizkuntzak: Industria Ingeniaritza, MBA Executive eta Ingeles aurreratua.

Erreferentzia: NGZ-02

 


 

Plant Manager-a, esperientzia handia industria-planta produktiboen burutzan, batez ere automobilgintzaren sektorean. Ardatza eraginkortasun operatiboaren etengabeko hobekuntzan jarrita, zerbitzuaren, kalitatearen eta kostu operatiboen alderdietan. Bezeroarekiko eta kudeaketa-prozesuekiko ikuspegia eta Lean Manufacturingen oinarritutako metodologien ezarpena funtsezko elementuak dira bere expertisean. Proiektuen kudeaketan frogatutako lorpenak eskaintzen ditu, bai industrialak (APQP, Lay-Out aldaketak,… ), bai antolakuntzakoak (KPIen ezarpena, pertsona-taldeen berrantolaketa).

Titulazioak eta hizkuntzak: Ingeniaritzako prestakuntza.

Erreferentzia: NGZ-03

 


 

Iraunkortasuneko eta Hobekuntzako Ingeniaria, 20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, bai zerbitzuen sektorean, bai industria-sektorean. Batez ere iraunkortasunaren eta hobekuntzaren aldeko apustu sendoa egiten duten industria-sektoreko eta zerbitzu-sektoreko enpresei eskaintzen die arreta profesionala. Bere bizitza profesionala batez ere iraunkortasunarekin, prozesuen errendimendua hobetzearekin eta proiektu berriak identifikatu eta bultzatzearekin lotutako funtzioetan garatu da. Mendetasun funtzionala zein hierarkikoa duten taldeak gidatuz eta lorpen profesionalak erdietsiz, enpresan antolakuntza-ikaskuntzaren kultura integratzea eta funtzioak garatzean denborak optimizatzea, adierazleak hobetzea eta ingurumen-prozesuetan errendimendu ekonomikoa izatea nabarmendu daiteke.

Gaitasunak: gaitasun nagusiak sormena, balio-aniztasuna, aldaketarekiko erresilientzia eta lanerako gaitasuna dira.

Titulazioak eta hizkuntzak: Industria Ingeniaritza. C1 maila ingelesez zein euskaraz eta B1 maila frantsesez.

Erreferentzia: NGZ-04