DEMAk, Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Agentziak, lideratu eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin martxan jarritako ANEZKA-EMALAN +45 programaren 2024 edizioa abian da.
DEMAk, Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Agentziak, lideratu eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin martxan jarritako ANEZKA-EMALAN +45 programaren 2024 edizioa abian da
Programa honek bultzada nabarmena emango die bere parte-hartzaileei: erantzunkizun edota rol kualifikatuetan esperientzia duten 45 urtetik gorako emakumeak, baina orain, beraien karrera profesionalak berraktibatzeko zailtasunak dutenak.
EMALAN +45 programan, orientazioa eta prestakuntza jasotzeaz gain, aholkulari adituen laguntza eta aholkularitza ere izango dute prozezu osoan zehar: Patricia López “Triat Consultoría”koa, “Erkoreka Consultores” enpresako María Erkoreka, “Michael Page”eko Marta Gordon, Alberto Barrios “MasDosA taldeak eta pertsonak” enpresakoa eta DEMAko Myriam Márquez enplegu-teknikaria.
Gainera, programak aktiboki sustatzen ditu parte-hartzaileen hautagaitzak Bizkaiko enpresen artean, eta haien esperientziarekin eta trebetasunekin bat datorren enplegua lortzeko aukerak areagotzen ditu. Horretarako, DEMAk CEBEKen lankidetza du, eta eskerrak eman dizkie CEBEKeko, Carolina Pérez, lehendakariari eta erakunde sektorialei, ASCOBI-BIEBA, CECOBI–Bizkaiko Merkataritzako Enpresen konfederazioa, FVEM – Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioa- eta AVEQ-KIMIKA. Bultzada kolektibo honek indarrak batzearren garrantzia azpimarkatzen du parte-hartzaileei lan-merkatuan sartzen laguntzeko.
Beraientzat, ANEZKA-EMALAN +45 programan parte hartzeak, bere trebetasunak eta ezagutzak hobetzeaz gain, bere helburu profesionalak lortzeko beharrezko konfiantza eta motibazioa berreskuratzea ere esan nahi du.
Bere esperientziak zuzenean ezagutu nahi badituzu, ikus ezazu bideo hau.