Actualidad Dema

Aldundiak COVID-19a dela-eta hartutako neurri ekonomikoei buruzko informazioa eskainiko du dema.eus web-orrian
  • Enpresetako arduradunentzako, besteren konturako langileentzako eta langile autonomoentzako datuak eta loturak dituen tresna bat da.

  • Diruzaintzari, finantziazioari, fiskalitateari eta tributuei buruzko informazioa du.

  • Informazioa berritasunak izan ahala edo neurri berriak onartu ahala eguneratuko da.

  • Laespadak: Ahalik eta enplegu gehien salbatu behar da.

Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak-DEMAk, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sailak sustatuta, bere web-orrian aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteei (ABEEE) buruzko informazioa argitaratu du, baita koronabirusaren pandemiak eragin dien enpresetako arduradunentzako, besteren konturako langileentzako eta langile autonomoentzako laguntzei buruzko informazioa ere.

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko arduradunak –sail horren mendean dago DEMA Foru Agentzia– azaldu duenez, onartzen ari diren arautegiei buruzko informazioa eta loturak eskaintzen dituen gune bat da; beraz, gune bizia da, etengabe eguneratzen ari dena.

Ildo horretan, adierazi du helburua dela dagoen informazio guztia eskaintzea pertsonei, enpresei eta erakundeei, ahalik eta lanpostu gehien salbatu ahal izateko.

Webgunearen diseinua zuhaitz itxurakoa da, informazioa erraz ulertzeko aukera emateko, eta diruzaintza, finantziazio, fiskalitate eta tributuen arloko neurriei buruzko datuak eta neurri horiei buruzko dokumentuetara sartzeko loturak ditu.

Halaber, foru-sail hori, besteak beste, lanean ari da, urgentziaz, enpleguaren arloan, pandemia eragiten ari den enplegu-galerari aurre egiteko politiketan eta programetan.

Datozen egunetan onartzen diren programak eta politikak prestatzeko, kontuan hartu da koronabirusaren osasun-krisiak arlo ekonomikoan, enpresenean eta lan-arloan eragindako egoera larria.

Informazio honetara sartu nahi duenak esteka honen bitartez egin ahal izango du: www.dema.eus/covid19

 

Ez galdu! Hemen Covid-19aren aurkako neurri ekonomiko guztiak aurkituko dituzu