Pertsonen Zaintzaren sektorearen kasuan izan ezik (martxoaren 27an amaituko da izena emateko epea), gainontzeko sektore guztietan apirilaren 3ra arte egongo da eskaera egiteko epea irekita: birgaitze iraunkorra, obra zibila (indusketa eta lur-mugimenduak), salbamendua eta sorospena, nekazaritza eta teknologia (programazioa).
Izena eman duten pertsonen artean parte-hartzaileak hautatzeko prozesuak amaitu ondoren (hurrengo bi asteetan egingo dira), apirilean hasiko dira prestakuntza-ekintzak, eta 2022ko udara arte iraungo dute; ondoren, lanbide-esperientziaren bigarren fasea hasiko da.
Informazio gehiago: 94 418 90 55
Laespada: «Kalitatezko enplegua lortzen laguntzen dugu»
LaborLa Programa. INFORMAZIO GEHIAGODEMA Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak LaborLan programaren hirugarren edizioa abiarazi du, laguntza integraleko ekimena, prestakuntza espezializatuarekin eta kontratu profesionalarekin.
DEMAk, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailari lotutako agentziak, bultzatzen duen programak besteak beste honako sektore hauetan jarriko du arreta edizio honetan: birgaitze iraunkorra, pertsonen zaintza, obra zibila (indusketak eta lur-mugimenduak), salbamendua eta sorospena, nekazaritza eta teknologia (programazioa).
Gainera honako erakunde eta taldeen laguntza jasotzen du: Euskadiko baserritar profesionalen nekazaritza-erakundea (ENBA); Euskadiko Ezagutza eta Teknologia Aplikatuko Industrien Elkartea (GAIA); Bizkaiko Gurutze Gorria; Gizarte Zerbitzu Integratuen Taldea (SSI); Asociación de Constructores y Promotores de Bizkaia – Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen Bazkuna (ASCOBI – BIEBA); eta Asociación Vizcaína de Excavadores – Bizkaiko Induskari Elkartea (AVE – BIE).
Aurre-inskripzioa apirilaren 3ra arte dago irekita eta informazio gehiago nahi bada DEMA Foru Agentzian eskuratu daiteke 94 418 90 55 telefono zenbakian
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, Teresa Laespadak, enpleguari laguntzeko programa integralen beharra nabarmendu du, sektore horietan lanpostuak sortzen dituzten erakunde eta enpresekin lankidetzan diseinatuak. “Pertsonei kalitatezko enplegua lortzen laguntzen diegu”, gaineratu du.
Programaren xedea lan-orientazioa ematea, programan zehar eta ostean laguntza ematea, banakako trebetasunetan oinarritutako trebakuntza pertsonalizatua ematea, prestakuntza espezializatua eta enpresara hurbiltzea errazteko eta elkar hobeto ezagutzeko kontratu profesionala dira, gero kontratu bat egin ahal izateko.
LaborLanen lehen edizioak 73 pertsonari kontratuarekin lan-esperientzia lortzeko aukera eman zien. Bigarren edizioan gutxienez 83 pertsonak lortu zuten lan-esperientzia.
LaborLan Programa. INFORMAZIO GEHIAGO