Actualidad Dema

Asturias eta Bizkaia ekintzailetza-planak aztertzen eta partekatzen ari dira

Jardunaldi honetan, Valnalónen instalazioetara bisita egin zen, eta bi instituzioek bultzatutako proiektuen aurkezpenak egin ziren baita ere.

Pasa den astelehenean, Bizkaiko Diputatu Nagusiordea eta Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Saileko foru diputatua, Teresa Laespada, DEMA Enplegu eta Ekintzailetzarako Bizkaiko Foru Agentziako Gloria Mugica zuzendari eta Isabel Muela zuzendariordearekin batera, Valnalón bisitatu zuen Bizkaiko delegazioko kide izan ziren. Borja Sánchez sailburuak ordezkatutako Asturiasko Printzerriko Zientzia, Enpresa, Formakuntza eta Enplegu Sailaren mendeko enpresa publikoa da Valnalón.

Teresa Laespadak DEMAren papera balioan jarri zuen, “Bizkaian, Valnalónen antzeko agentzia bat daukagu. Hemen, Asturiasen, zer egiten ari zareten jakitea interesatzen zitzaigun, ikaskuntza komunetatik eta sare-estrategietatik oso proiektu interesgarriak sortzen direla uste dugulako. Eta, Bizkaian egiten dugunari begira, ziur gauza batzuk baliogarriak izan daitezkela zuentzat, eta lankidetzarako sinergiak aurkitu ditzakegula”.

Zalantzarik gabe, topaketa honek ekintzailetzan izandako esperientziak elkarbanatzeko balio izan du, sinergiak bilatzeko eta bakoitzaren proiektuak ezagutzera emateko asmoz. “Garapen ekonomikoa eta enplegua sortzeko balioko duten proiektuak, horiek baitira mugiarazten gaituzten funtsezko helburuak, betiere gizarte-justiziaren begiradarekin”, adierazi zuen Laespada diputatuak; baita enplegu-politika aktiboetara eta prestakuntzara hurbiltzeko modu berri bat asmatzeko ere, enplegua eta jarduera-tasa handitzeko helburuarekin.