WORKinn Talent Hub azoka gaur eta bihar ospatzen da, ekainak 7 eta 8, Bilbao Exhibition Centren (BEC). Azoka hau industria sektorean diharduten enpresa eta profesionalen arteko topagunea da eta, besteak beste, talentua identifikatzea eta harreman profesionalak eraikitzea du helburu.
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Saila eta DEMA, Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentzia, modu zuzenean ari dira parte hartzen zita honetan, stand propio baten bidez. Parte-hartze honen helburu nagusia zera da: bi entitateek eskaintzen dituzten enplegu eta ekintzailetza programak ezagutzera ematea, langabeziari aurre egiteko eta ahalik eta bizkaitar gehienen laneratze-prozesuak aktibatzeko.
Topaketa honen irekiera ekitaldia goizeko 11etan izan da, Javier Riañoren partaidetzarekin Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailaren izenean.
WORKinn Talent Hub enplegu azoka +INDUSTRY deituriko ekimenaren markoan antolatu da. 4.0 industria eta ekoizpen aurreratuaren inguruko topagunea da +INDUSTRY, herrialdean egiten den garrantzitsuenetarikoa hain zuzen ere. Aurten, lehen aldiz, pabiloi batean ospatzen ari da talentua biltzen duen azoka hau. Haien egungo lan egoera hobetu nahi duten profesionalei, langabezian daudenei eta lanera itzuli nahi dutenei, eta lehen lanaren bila dabiltzan azken kurtsoetako ikasleei nahiz graduatu berriei zuzenduta dago.