Aurten ere, DEMAk bat egin du Deustuko Unibertsitateak antolatutako Enplegu eta Ekintzailetza Foroarekin. Hilaren 19tik 23ra bitarte egingo da foroa, eta aukera paregabea da lan aukera berrien bila dabiltzan profesionalentzat eta ikasleentzat.
Aurtengo proposamena jardueraz eta aukeraz beteta dator, bai aurrez aurreko formatuan, bai formatu birtualean. Izen handiko 50 enpresak baino gehiagok parte hartuko dute foroan, eta talentua erakartzea da haien asmoa.
Enplegu, Gizarteratze eta Berrikuntza Saileko foru diputatu Teresa Laespadak parte hartu du inaugurazio gosarian, eta nabarmendu duenez, “gazteen enpleguan ditugun erronka teknologikoen aurrean, prestakuntza ematen dugu eta etengabeko aldaketetara egokitzen gara”.
DEMAri dagokionez, bestalde, bi jarduera ekarriko ditu forora foru agentziak, Cristina Gómez eta Myriam Márquez enplegu teknikariek zuzenduta; enpleguan eta prestakuntzan adituak dira bi-biak. Lehenengo jarduera, “Cómo crear un currículum efectivo y diferenciador” (Nola egin curriculum eraginkor eta bereizgarri bat) izenekoa, gaur bertan egin da 12:00etatik 12:45era. Titulazio guztiei irekitako jarduera izan da, eta lana bilatzeari ekiteko orduan oso baliotsua den informazioa eman da bertan.
Jardueraren bideoan bilduta daude gaur egungo lan merkatu lehiakorrean nabarmentzeko aholku nagusiak. Ez galdu aukera hau, lana bilatzeko prozesuan zure ikuspegia hobetu eta hautagaien artean nabarmentzeko.
eta eman bultzada bat zure ibilbide profesionalari!