Gaur goizean EMALAN45 programaren 2026/2027 ikasturteari eman diogu hasiera, 45 urtetik gorako emakumeei ongietorria emanez. Emakume horiek esperientzia eta ibilbidea dute ardura-postuetan, eta lan-merkatura itzultzeko eta ibilbide profesionala garatzen jarraitzeko erronkari aurre egin behar diote.
Programa honen bidez, haiekin batera lan egingo dugu beren hlburu profesionalak zehazten, enplegua bilatzeko tresnak hobetzen eta lan-aukera berriekin konektatzen.
Lehen topaketa honetan, Gloria Mugica, gure zuzendari kudeatzailea; Isabel Muela zuzendariordea; Pilar Carranza, programen zuzendaria, eta Myriam Márquez enplegu teknikariak hartu dute parte.
Parte-hartzaile guztiei… Eskerrik asko zuen konfiantzagatik eta ongi etorri EMALAN +45 -era!
