Actualidad Dema

EmpleArtek sormen artistikoa erabiliko du langabezian dauden iraupen luzeko migratzaileek beren lan-bilaketa berraktibatzeko

Aurre-inskripzioa maiatzaren 5era arte egongo da zabalik programaren webgunean. “EmpleArte” programaren berrikuntza hainbat diziplina artistikotako teknika eta prozesu sortzaileak erabiltzean datza, langabezian dauden pertsonak motibatzeko, pertsona horien hazkunde pertsonala sustatzeko eta, hortik abiatuta, lan-merkatu berrian euren enplegu-bilaketa suspertzeko. DEMAK, Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak, eta Europako Gizarte Funtsak (POISES – 6. lehentasunezko ardatza programa operatiboaren barruan) finantzatutako proiektua da eta Santa María La Real Fundazioak bultzatzen eta kudeatzen du. Iraupen luzeko langabezian dauden 18 eta 60 urte bitarteko migratzaileek parte hartu ahal izango dute. Astean hiru egunetan saio presentzial eta birtualetara joango dira eta espezialisten laguntza izango dute euren prospekzioa hobetzeko eta gizarteratzea sustatzeko.

Emplearte programak hainbat diziplina artistikotako sormen-teknikak eta -prozesuak erabiliko ditu iraupen luzeko langabezian dauden migratzaileak motibatzeko, pertsona horien hazkunde pertsonala sustatzeko eta, hortik abiatuta, lan-merkatu berrian euren enplegu-bilaketa suspertzeko.

Izen-ematea maiatzaren 5era arte egongo da zabalik programaren webgunean. Jarduera maiatza eta uztaila bitartean egingo da.

Proiektua DEMAK, Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak, eta Europako Gizarte Funtsak (POISES – 6. lehentasunezko ardatza programa operatiboaren barruan) finantzatuta dago eta Santa María La Real Fundazioak bultzatzen eta kudeatzen du.

Epe luzeko langabezian dauden 18 eta 60 urte bitarteko migratzaileek hartu ahal izango dute parte. Astean hiru egunetan saio presentzial eta birtualetara joango dira, eta espezialisten laguntza izango dute euren prospekzioa hobetzeko eta gizarteratzea sustatzeko.

“EmpleArte” 18 eta 60 urte bitarteko iraupen luzeko langabezian dauden gizon eta emakume migratzaileentzat izango da. Erkidegoko eta Erkidegotik kanpoko migratzaileak izan daitezke; bi kasuetan AIZ eta lan-baimena izan beharko dute. Edozein ikasketa-maila izan dezakete (DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, unibertsitate-graduak, etab.) eta edozein lan-sektoretatik edo lanbide-sektoretatik etor daitezke.

Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, adierazi duenez, “berritzea beharrezkoa da baita enplegurako politika aktiboetan ere. Gauzak egiteko modu berriak bilatu behar ditugu, gauza bera eginez emaitzak ez direlako aldatzen”.

“Enpleguarekin konprometituta gaude. Gure gobernu-lehentasuna da. Enplegua aurkitzeko lanean, langabeak ez daude bakarrik. Berdintasuna, elkartasuna eta justizia soziala bermatzen dituzten politika publikoekin laguntzen diegu”.

Beste alde batetik, Santa María la Real Fundazioko Enplegu Arloko zuzendariak adierazi duenez “iraupen luzeko langabeziak gogor kolpatzen ditu kolektibo ahulenak, migratzaileen kasuan bezala”. “Horrez gain, denboran zehar luzatzen da, gogorik eza, bakardadea edo motibaziorik eza sortuz. Artearen bidezko esku-hartze soziala pertsona horiek suspertzeko eta enplegua bilatzeko estrategia hobetzeko tresna baliagarria dela frogatu da”, gaineratu du.

Santa María la Real Fundazioak 2021ean hasi zuen “EmpleArte”, iraupen luzeko langabezian dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko, kalteberatasun edo bazterkeria-arrisku handieneko kolektiboei arreta berezia eskainiz.

Ikerketa eta gizarte-berrikuntza

“EmpleArte” programaren lehen fasea joan den ekitaldian garatu zen, eta iraupen luzeko langabeziak eragiten dituen ondorio psikosozialei buruzko ikerketa soziala egitea izan zen. Lortutako emaitzekin Fundazioak esku-hartze sozialeko metodologia berriak diseinatu ditu, antzemandako beharrei erantzunez eta hainbat diziplina artistikotako sormen-prozesuak erabiliz (dantza, musika, antzerkia, zirkua eta clowna, pintura, sormenezko idazketa, argazkigintza eta bideoa, etab.), pertsonak motibatzeko eta haien hazkunde pertsonala eta ahalduntzea bultzatzeko; eta, hortik abiatuta, enplegua bilatzeko estrategia berria planteatzea, egungo lan-merkatura egokitua: globala eta etengabe aldatzen ari dena, sektore profesional guztien malgutasuna eta eraldaketa digitala eskatzen dituena.

2022an proiektuak 12 proiektu pilotu garatzen jarraituko du Bilbon eta kanpoko beste bost hiritan: Albacete, Cáceres, Fuenlabrada, Pontevedra eta Tenerife.

Plan metodologikoa

Parte-hartzaileek Santa María la Real Fundazioko espezialisten laguntza eta aholkularitza izango dute hiru hilabetez egungo lan-merkatuan lana bilatzeko plan integrala bultzatzeko. Astean hiru egunetan, goizeko ordutegian, lan-orientazioko jarduerak garatzeko bilera presentzial eta/edo birtualetara joango dira, lana bilatzeko estrategia berraktibatzeko. Saio horiei esker zeharkako gaitasunak eta trebetasun digitalak indartzeko, posizionamendua hobetzeko eta gizarteratzea sustatzeko aukera izango dute.

Kasu honetan antzerkiaren teknikak erabiliko dira euren sormena indartzeko, enplegua aktiboki bilatzeko tresna berriak emateko eta zeharkako gaitasunak garatzeko, hala nola komunikazioa eta adierazpena, gaur egungo merkatuan enplegua bilatzeko hain beharrezkoak direnak.

“Programak lan-merkatu nazionala ezagutzen eta lanbide-profil bakoitzaren kualifikazio-beharrak identifikatzen lagunduko die, edo ikasketak eta/edo esperientzia homologatzen. Gainera, Fundaziotik azaldu dutenez, dauden kolektiboak, erakundeak eta laguntza-sareak ezagutzeko aukera emango du.