Actualidad Dema

Enpresen erreleboa jada ez da etorkizuneko erronka, orain gertatzen ari bait da

Izan ere, egunotan DEIAk eta El Correo-k argitaratutako hiru albistek errealitate berean jartzen dute fokua, bi ikuspegi desberdinetatik.

Alde batetik, Bizkaiko tokiko merkataritzak jabe askoren erretiroaren erronkari aurre egin behar dio, ordezko asegururik gabe.

Bestalde, 50.000 euskal autonomok erretiroa hartuko dute hurrengo hamarkadan, inork lekukoa hartzen ez badu negozio asko desagertzeko arriskuarekin.

Baina erretiroa hartzeak ez du zertan ‘itxiera’ esan beharrik. Ekiteak ere ez du zerotik hastea esan nahi.
Hor bihurtzen da NegoziON oso tresna garrantzitsu eta erabilgarrian.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak bultzatuta, ekimen honek negozioari jarraipena eman nahi dioten pertsonak, eta martxan dagoen jarduera batetik abiatuta ekin nahi dutenak lotzen ditu.

DEMAtik prozesu horiek laguntzen ditugu, erreleboa bi aldeentzako eta lurralde osoarentzako aukera bihur dadin.

Bat gatoz enpresen erreleboa aurreratzea eta erraztea Bizkaiarentzat zergatik izango den funtsezkoa ulertzen laguntzen duten honako bi irakurketekin:

El Correo-ko artikulua, 2026/09/14

DEIA-ko artikulua 2026/09/14

DEIA-ko artikulua 2026/09/14