Gaur abiatu dira EMALAN+45 programak, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak bultzatuta eta DEMAK kudeatuta.
Aurkezpenean parte hartu dute Gloria Mugica, zuzendari gerenteak; Isabel Muela, zuzendariordeak; Pilar Carranza, programaren zuzendaria eta DEMAko teknikariek: Cristina Gómez eta Myriam Márquez. Bi programa dira, bakoitza bere helburu eta publikoarekin, baina xede berarekin: enplegagarritasuna hobetzea, laguntza teknikoaren eta metodoaren bidez.
- ANEZKA, lana bilatzen ari diren pertsonei zuzenduta dago, beren posizionamendu profesionala indartu eta lan-bilaketa modu estrategikoan lantzeko.
- EMALAN+45, urtetik gorako emakumeei zuzendutako programa da; ibilbide profesionala duten emakumeei, beren karrera berraktibatu eta aukera berriekin onektatzeko.
Datozen asteetan, parte-hartzaileek honako gai hauek landuko dituzte:
- Helburu profesional errealistak definitzea
- Gaitasun nagusiak eguneratzea
- Marka pertsonala eta lan-bilaketa estrategia indartzea
- Elkarrizketak prestatzea eta hautagaitza optimizatzea
- Ez da prestakuntza hutsa
Banakako eta taldeko akonpainamendu egituratua da, lan-merkatuan aurrera egiteko tresna eta irizpideekin.