Actualidad Dema

Ez galdu Almudena Rodríguez Pardoren hitzaldi inspiratzailea DEMAren webgunean

Ekainaren 5ean networking saio bat izan genuen DEMAn, eta Almudena Rodríguez Pardok saio horretan eman zuen hitzaldia partekatu nahi dugu gaur: Gaur aterako dut nire gabarra! XXI. mendeko lan-merkatuan barrena nabigatzen”

Networking saio horretan, DEMAk antolatutako Anezka-Enplegu Anezkak eta Anezka Emalan +45 programetako parte-hartzaileak ez ezik, Bizkaiko enpresa-sareko enpresak ere bildu ziren, bertaratutakoentzat berehala nahiz etorkizunerako lan-aukerak sortzearren.

Almudena Rodríguez Pardo nazioarteko aholkulari da Business Agility arloan, eta Rodríguez Pardo & Assocs enpresaren sortzaileetako bat; enpresa globalen antolaketa eraldatzen esperientzia handia du, eta eskarmentu hori guztia partekatu zuen. Ikuspegi errealista batetik hitz egin zuen, “eguneroko zereginen ikuspegitik”, haren esanetan, eta enpresen egungo errealitateari buruzko ikuspuntu baliotsua ere eman zuen. Hitzaldi hori bereziki aberasgarria izan zen lan-merkatuan sartu nahi duten parte-hartzaileentzat.

Almudena Rodríguez Pardoren hitzaldia eskuragarri dago orain DEMAren webgunean, XXI. mendeko lan-merkatuari buruz egin zituen ekarpenez baliatu nahi duten guztientzat. DEMAk, beste behin ere, Bizkaian enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzearekin duen konpromisoa berretsi du, pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko baliabideak eta aukerak eskainita.

Bilbon jaio zen, eta Aachen-go (Alemania) RWTH Unibertsitatean ikasi zuen. 22 urtez telekomunikazioen sektorean aritu zen, eta esperientzia tekniko sendoa lortu zuen, Ericsson barruan, hainbat erakundetan merkatuko laguntza teknikoko ingeniari, kalitate eta garatzaile gisa. Gainera, Almudena oso inplikatuta egon zen Agile eraldaketan eta DevOps esparrua Ericssonen ezartzen, eta enpresako bezeroentzat aholkulari-lanak egin zituen Agile eta DevOps arloetan.

Gaur egun, Rodríguez Pardo & Assocs nazioarteko aholkularitza-enpresaren bazkide sortzaile da Almudena, eta Business Agility Consultant gisa eta arintasunean aditu gisa aritzen da, mundu osoko erakundeei antolaketa eraldatzen laguntzen.

Nazioartean itzal handia lortu du hizlari gisa, eta Agile eta DevOps arloetan askotan gonbidatzen dute Almudena hitzaldiak ematera (Agile Tour London, Scan Agile Helsinki, Agile Practitioners Tel Aviv, European Business Analysis Day, Agile Conference Austria, Agile Conferencia Serbia eta abar)… Halaber, aditu eta Keynote moduan parte hartzen du Hustef Budapest, UCAAT Paris eta ExpoQA Madrid ekimenetan. Gainera, Agile komunitatean hainbat argitalpen egiten ditu, hala nola InfoQ aldizkari digitala.