DEMAk aliantza estrategiko bat sinatu du Kanarietako Institutu Teknologikoarekin (ITC), Kanarien eta Bizkaiaren arteko lankidetza indartzeko eta, horrela, ekintzailetzarako eta berrikuntzarako garapen aukera berriak sortzeko.
Akordioa ITCk Kanaria Handian duen egoitzan sinatu dute Kanarietako zentro teknologikoaren kontseilari ordezkari Guayarmina Peñak eta Bizkaiko ahaldun nagusiorde eta DEMAko presidente Teresa Laespadak. Gainera, Gloria Múgica DEMAko zuzendari gerenteak ere parte hartu du ekitaldian.
Akordio horri esker, ezagutza, metodologiak eta jardunbide egokiak partekatuko dira, bi lurraldeetako ekintzailetzari laguntzeko sareak konektatuz, eta elkarrekin lan egiteko proiektu berrietan.
DEMAn uste dugu ezagutzak kontrastatzeak, beste lurralde batzuetatik ikasteak eta gaitasunak gehitzeak lagundu egiten digula tokiko garapen ekonomikoa bultzatzen duten ekintzaile eta enpresei egunero eskaintzen diegun laguntza hobetzeko.
Ezagutu akordioari buruzko xehetasun gehiago: