Actualidad Dema

DEMAk Enpresak Eskualdatzeko NegoziON Programa aurkeztu du Portugaleten
Gloria Mugica, Directora General de DEMA en el escenario presenta el programa de Transmisión empresarial NEgoziON

Atzo, maiatzak 8, Portugaleteko Udalak eta DEMAk, Bizkaiko Foru Aldundiren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, Enpresak Eskualdatzeko NegoziON Programa aurkeztu zuten.

Inaugurazio ekitaldian Portugaleteko alkate Mikel Torres izan zen, ekitaldiari hasiera eman zion eta nabarmendu egin zuen ekimen horrek tokiko enpresa sarearentzat duen garrantzia.

Gaur egun, Bizkaiko hainbat hiri eta herritan, 3.000 enpresa txiki eta ertain baino gehiagok aurre egin behar diote enpresak ixteko arriskuari gerenteek erretiroa hartu behar duelako. Testuinguru horretan, DEMA eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Saila negozioak eskualdatzeko interesa duten pertsonei zuzentzen zaizkie NegoziON programa enpresa horien jarraitutasuna bermatzeko aukera bideragarria delako.

DEMAk 2022an abiarazitako NegoziON programaren helburu nagusia da Bizkaiko Lurraldean enpresak eskualdatzen laguntzea. Hori lortzeko, laguntza osoa eskaintzen da, barne hartuta aholkularitza espezializatua eta eskualdatu beharreko negozioaren bideragarritasunaren ebaluazioa, guztia erakundeak diruz lagunduta, % 100ean. Gainera, 20.000 euro bitarteko laguntzak ematen dira programa honen bitartez negozio bat eskuratzen duten ekintzaileentzat.

Programa honek tokiko enpresa sarea dinamizatzea eta negozioen jarraitutasuna sustatzea ditu helburu, modu horretan eskualdeko garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzeko.

Nola funtzionatzen du NegoziON programak?

Negozioa eskualdatu nahi duten pertsonek NegoziON programaren erakusleiho birtualean erregistratuko dute negozioa, eta bertan argitaratuko da, erosle potentzialek kontsulta dezaten. Norbaitek erakusleiho birtualean iragarritako negozio batekiko interesa agertzen duenean, horri buruzko informazio gehiago eska dezake. Une horretan, DEMA harremanetan jarriko da interesa agertu duen pertsonarekin informazio gehiago emateko, negozioa eskuratzeko aukerari buruz aholkuak emateko eta eskualdatzeko prozesu osoan laguntzeko.