Abian da Laborlan 2026, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak bultzatutako prestakuntza eta enplegu programa mistoa, DEMA -k kudeatua.
Helburu bikoitza duen programa da:
- Enplegagarritasuna hobetzea eta enplegurako trantsizioa erraztea.
- Gaitasun profesionalak merkatuaren benetako beharretara egokitzea.
Bizkaiko sektore estrategikoetako 5 espezialitate:
- Eraikinen birgaitze jasangarria
- Eraikuntzako makineria mantentzea eta konpontzea
- IA & Data Tech – Adimen Artifiziala eta Proiektu Teknologikoen Kudeaketa
- Egitura Eraikuntza: Ferraila eta enkofratua
- Ostalaritza: Areto eta barra zerbitzuak
Zer eskaintzen du Laborlanek?
Eskari handiko kualifikazioetan espezializatutako prestakuntza.
- Eskari handiko kualifikazioetan espezializatutako prestakuntza.
- Garraiorako laguntza-poltsa.
- Orientazio eta akonpainamendu profesionala.
- Kontratatzeko aukera duten sektoreko enpresekin bitartekaritza.
Programa hau lurraldeko sektore-ehunaren lankidetzari esker egin daiteke:
ASCOBI-BIEBA, Bizkaiko Induskari Elkartea, GAIA, AVE, eta Bizkaiko Ostelaritza elkartea.