SAREKIN ekintzailetza-sareak Kultura Ekintzaileko Komunitatearen hirugarren topaketa egin du asteazken honetan, irailaren 20an, kultura ekintzailearen inguruan hainbat talde sentsibilizatzeko eta Bizkaiko pertsona ekintzaileak eta arrakasta-kasuak identifikatzeko.
Isabel Muela, DEMA–Enplegu Foru Agentziako zuzendariorde berriak gidatu du ekitaldia. 9:30etatik 13:00etara bitartean izan da, Bilboko Ekonomisten Elkargoaren egoitzan.
Besteak beste, gazteek, 50 urtetik gorako emakumeek edo pertsona migratzaileek osatzen dituzten taldeengan fokua ipiniz, sektore ugaritako entitateek modu zuzenean parte hartu dute haien komunitateetan identifikatu dituzten eta ekintzailetza-kultura indartzeko balio duten arrakastazko kasuak partekatuz.
Lankidetza-lanaren bidez, jardunaldian, proposatutako taldeak eta ekimen-guneak sailkatu eta baliozkotu dira, beste ikuspegi batzuk ere gehituzra. Kolektibo eta gune horiek zehaztu ondoren, Erkidegoak lanean jarraituko du haiek balioesteko eta ikusarazteko.