Actualidad Dema

SSSStan trebatzeko eta ziberbullyinga saihesteko proiektu batek irabazi du Enpresari, LHko kultura ekintzailearen lehiaketa
Foto de familia de personas y proyectos premiados en enpresari 2023 con Teresa Laespada y miembros de Dema
  • Bigarren saria kirol-errendimendua hobetzeko eta lesioak saihesteko proposamen batek irabazi du.
  • Lehen aldiz, beraientzako kategoria berri batean, Gradu Ertaineko ikasleek proposatutako ideiak aurkeztu dira. Ideia horien artean 3Dko inprimaketaren bidez auto klasikoentzako pieza deskatalogatuak ekoiztean oinarritutako ideia bat saritu da.
  • Sari hauek Bizkaiko Lanbide Heziketaren barruan kultura ekintzailea sustatzeko Enpresari programaren barruan sartzen dira.
  • Programa honen 22 edizioetan 4.000 ideia aurkeztu dira. Ideia horiek mila proiektu baino gehiagotan gauzatu dira eta horietako asko enpresetan gauzatu dira.
  • Laespada: “Jendearen bizitza aldatzen duten ideia ekintzaileak daude.”

Bizkaiko Lanbide Heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko Enpresari programaren hogeita bigarren edizioak bere sariak eman ditu. Aurtengo edizioan sari hauek, lehenengo eta behin, Santurtziko San José de Calasanz ikastetxeko hiru ikaslek aurkeztutako “Nickstudio” proiektuaren potentziala aintzatetsi dute, sare sozialen erabileran prestatu eta aholkatzera eta ziberbullyinga saihestera bideratua.Lehen aldiz programan eta sarietan sartu den Gradu Ertaineko kategorian 3D inprimagailuen bidez auto klasikoentzako pieza deskatalogatuak ekoizteko ideia bat saritu da.

Aurten 299 negozio-ideia aurkeztu dira (Goi-Graduko ikasleek 185 ideia eta Gradu Ertaineko ikasleek 114 ideia), 884 ikasleren eskutik. 299 ideietatik 98 aukeratu dira proiektuetara eramateko (Goi-Graduko 63 eta Gradu Ertaineko 35). Enpresari programaren 22 edizioetan 4.000 ideia bildu dira, eta azkenean 1.031 proiektutan gauzatu dira.

Enpresari Bizkaiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko  Sailaren mendekoa den DEMA, Enplegu eta Ekintzailetzako Foru Agentziak bultzatu eta kudeatzen duen programa da.

“Nickstudio” proiektuak irabazi du aurtengo Enpresari saria (1.500 euro), eta lehen aipatu den San José de Calasanz ikastetxeko Anue Catalán Montes, Francisco Martínez Yano eta Gorka Paniagua Garcíaren proposamena izan da. Prestakuntza-zentro digital bat (aurrez aurreko klaseekin) eratzeko proiektua da; zentroan laguntza eta aholkularitza eskainiko da sare sozialak erabiltzen hasteko, kalitatezko edukiak sortzeko baliabide tekniko egokiekin -kamerak, tripodeak, fokuak, mikrofonoak, dekorazio-aukerak eta abar-, bai eta argazkiak eta bideoak editatzeko tresnei, diseinu grafikoari eta kameren erabilerari buruzko prestakuntza-ekintzak ere. Horren guztiaren helburua hasieratik sareak arduraz erabiltzen eta ziberbullyinga saihesten ikastea da.

Goi-Graduko mailan bigarren saritua (1.200 euroko saria) “TI SPORTS” izan da, Bilboko Zabalburu ikastetxeko Imanol Martín González, Aitzol Urresti Rocandio, Mario Mendiguchia García-Guerrero eta Jon Trevijano Eguíak garatutako ideia batean oinarrituta. Proposamenak abangoardiarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten produktuak banatu nahi ditu kirol-jardunaren errendimendua eta segurtasuna hobetzeko: burua, belaunak eta bizkarrezurra babesteko produktuak (lesioak prebenitzen laguntzen duten txantiloiak, oinatzen parametroak neurtzen dituztenak, lerradurak saihesteko diseinatutako soinekoak,…).

Hirugarren saria (1.000 euro) Barakaldoko LHko ikasleen (Verónica Pedrueza Osuna, Patricia Pérez Tetilla, Ainhoa Murillo Letona eta Laura Aleksandra Grigelmo Pacheco) “Etorkizunhari” proiektuarentzat izan da, modaren munduan kontsumo arduratsuaren kulturan oinarritutako ehungintzako diseinu eta jantzigintza enpresa bat abian jartzeko (ehun birziklatuak erabiliz jantziak eraldatzea, arropa konpontzea eta erabiltzen ez diren ehunekin osagarriak diseinatu eta fabrikatzea).

Goi-Graduko  kategorian beste zazpi proiektu gehiago saritu dira, bakoitza 500 eurorekin.

GRADU ERTAINA

Gradu Ertaineko kategoriari dagokionez, Enpresari programan eta sarietan lehen aldiz sartu dena, Bidebieta ikastetxeko ikasleen (Xabier Álvarez Cabezudo, Leticia Sanjuan Aguirre, Xabier Peña Gómez, Unai Renedo del Río eta Eneko Hernández Sancho) “Classic Cars” ideia aintzatetsi da (500 euro). Ideiaren abiaburua antzinatasunagatik deskatalogatuta egon ohi diren auto klasikoak konpontzeko mekanizazio-piezak 3Dn diseinatzeaeta inprimatzea da.

Gradu Ertainean beste bi ideia saritu dituzte: San Luis ikastetxeko “Histoyector”  eta Leioako Ostalaritzako “Tu Chef”.

Halaber ideien bideo-aurkezpenen sormena aitortu da, besteak beste: “ Bataclean”, “Novatoons”, “Sigma Dron”, “Patizzas” eta “Katrina” bezalakoak.

TERESA LAESPADA

Enpresari sarien hogeita bigarren edizioaren ekitaldian Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatuak parte hartu du eta edizio honetan parte hartu dutenen “beste urrats bat emateko ausardia eta adimena” aitortu ditu, “ekitea, lan solidarioaren, ezagutzaren eta helburu kolektibo bateranzko ahaleginaren aldeko apustutik” abiatuta.

Halaber, adierazi duenez, “jendearen bizitza aldatzen duten arrakasta-istorioak,  kontatzen ez direnak, izaten dira gehienetan pertsonen bizitza konpontzen duten negozioak sortzen dituzten ekintzailetza-istorio txikiak”.