Actualidad Dema

Uda ostean abiaraziko diren enplegu-anezka berrien behin behineko izen-ematea zabalik dago
  • Bostehun pertsona baino gehiagok lortu dute laneratzea azken urteotan Bizkaian aktibatutako 50 enplegu anezka baino gehiagotan
  • Programaren garapena DEMA – Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak kudeatuko du
  • Laespada: “Programa honek konfiantza ematen die pertsonei”

Enplegu eta Ekintailetza – Anezka programan izena emateko epea zabalik dago udazkenean eta neguan jarduera garatuko duten talde berrientzat.

Programa hori DEMA – Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak kudeatuko du (Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko Foru Sailari lotuta), eta azken urteotan, Bizkaian abiarazitako 50 taldetan bostehun pertsona baino gehiago laneratzea lortu da.

Enplegu anezka berriei buruzko informazioa eta behin-behineko izen-ematea (irailaren 30era arte) DEMAren webgunearen bidez egin daiteke: https://www.dema.eus/eu/lana-bila-nabil/enplegu-anezkak/

Enplegu anezken helburua pertsonei beren laneratzeko prozesuan laguntza ematea da helburu profesionalarekin bat datorren lanpostua aurkitzeko aukerak areagotzen dituen talde estrategia eta estrategia indibidualarekin.

Enplegu eta Ekintzailetza anezkak talde heterogeneoen bidez antolatuko dira. Talde bakoitzean hogei pertsona izango dira, gehienez ere. Astean hamabost orduz, edota lana aurkitzen duten arte, parte hartzaileek adituen laguntza eta aholkularitza jasoko dute. Programako jarduera nagusien artean nabarmentzekoak dira talde saioak, banakako saioak, tailerrak eta foroak. Horiek guztiak helburu bera dute: enplegagarritasuna hobetzea.

Behin-behinean izena eman nahi dutenek langabetuak izan behar dute (edota enplegua hobetzeko prozesuetan izena emanda egon) eta Lanbiden erregistratuta eta Bizkaian erroldatuta egon behar dute. 

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatuak azaldu duenez, Bizkaiko Laneratze programetan parte hartzen duten pertsonek enpleguaren aurrean duten jarrera hobetzen dutelako hobetzen dute beren enplegagarritasuna. Azpimarratu du horrek eragin positiboa du beraien osasun emozional eta mentalean, beren gaitasunetan duten konfiantzan.

Diputatuaren arabera, enplegu anezkak “taldeko talde lana dira, lantaldearen indarrean, taldea osatzen dutenen osagarritasunean eta talentuen aniztasunaren balioan oinarritzen diren” pertsonekin, “guztiek nahi duten helburua lortzeko: enplegu duina”.