Enpresen, tituludunen eta ikasleen arteko topaketa da.
Unibertsitateak antolatutako ekitaldiaren helburua da UPV/EHUko ikasleen eta egresatuen enplegagarritasuna sustatzea, eta kontaktuan jartzea gazte horiek eta profil jakin batzuk bilatzen dituzten enpresak.
“Enplegua lehentasuna da Bizkaiko Foru Aldundiarentzat. Hemendik, guztiok dugun talentua aprobetxatzeko dei egin nahi diet enpresei”
Susana González Rómulo (BFAko Enpleguko zuzendari nagusia)

Irekiera ekitaldian parte hartu dute Gorka Moreno UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko errektoreordeak eta Xabier Ochandiano Bilboko Udalaren Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enpleguko zinegotziak, eta ongietorria egin diete bertaratuei. Susana González Romulo Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko Enpleguko zuzendari nagusiak ere parte hartu du ekitaldian, eta Bizkaiko Foru Aldundiarentzat enplegua lehentasuna dela gogorarazteaz gain, guztiok dugun talentua aprobetxatzeko dei egin die enpresei.
Gainera, DEMAk, Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia den aldetik, informazio stand bat jarri du, eta bertan egongo da egun osoan, bertaratutako ikasleen kontsultei erantzuteko.
Ekitaldian bi jarduera mota egingo dira: alde batetik, enpresen sektorekako mahai inguruak, eta bestetik, enpresen eta hautagaien arteko hartu-emanak. Aukera paregabea da lan bila dabiltzanentzat, 75 enpresak baino gehiagok inskribatu baitituzte lanpostu hutsak betetzeko eskaintzak.

Azkenik, topaketa jardunaldi honi amaiera emateko, harreman pertsonalak eta networkinga sustatzeko denbora eta espazioa ere izango dira lunchean.
Data: 2024ko martxoaren 7a
Lekua: Bizkaia Aretoa – UPV/EHU
Ordutegia: 9:00 – 14:00