Osagai digitaleko enpresak sortzea

TALDEKA DIGITALA Programa

Taldeka Digitala programa, hain zuzen ere, ekintzaileak sentsibilizatzeko diseinatu da, eta, era horretan, mundu digitalak enpresetarako dituen aukerak hurbildu nahi zaizkie.

Nola edo hala, intentsitate gehiago edo gutxiagorekin, gaur egungo ekintzailetzan oso aintzat hartu behar da ikuspegi digitala dimentsio guztietan, bai enpresa-proiektua diseinatzen den unean bertan, bai garatzeko unean.

Taldeka Digitala programak honako hauek ulertzeko aukera emango digu: merkatu berriak, ekintzailetza-ekosistemak, abantailak eta finantzaketa-aukerak, besteak beste.

Nori zuzenduta dago?

Taldeka Digitala bi kolektibo ezberdinetan pentsatuta egin da:

Demaren autoenplegurako Abian programako parte-hartzaileak.
Alor digitalean ekintzaile izan nahi duten Bizkaiko pertsonak, baldin eta langabezian badaude, enplegua hobetzeko asmoa badute eta ABEEE zein EEE egoeran badaude.

Taldeka Digitala programan parte hartzeko, baloratu egingo da, baina ez da baztertzailea izango, mundu digitalarekin zerikusia duen enpresa-ideia bat aldez aurretik izatea. Negozio-ideia jatorriz izan daiteke digitala (aplikazioa, game bat, programa, e-commerce…), edo sektore tradizionalaren barruko osagai baten garapen edo eraldaketa digitala izan. Ez da teknologiari lotutako berariazko finantzaketarik eduki beharko.

Nola funtzionatzen du Taldeka Digitala programak?

Taldeka Digitala programan, honako hauek uztartuko ditugu: prestakuntza-saioak, webinarrak, banakako laguntza eta online plataforma. Baliabide guztiak izango dituzu eskura.

  1. Taldeko prestakuntza online. Hiru asteko prestakuntza praktikoa izango da marketin, salmenta, finantza, finantzaketa eta gaitasunen alorretako adituekin, besteak beste. Halaner, goi-mailako entitateak egongo dira zure proiektua entzuten eta haien ikuspegia azaltzen.
  2. Webinarrak: urtean zehar webinar espezifikoak antolatuko dira proiektuan eskaria sortzeko eta gai garrantzitsuak, eragina duten kontuak eta berritasunak jorratzeko. Gainera, ospe oneko profesionalak bilatzen saiatuko gara.
  3. Online plataforma: Demaren Moodle plataforma dauka programak, ekintzailetzaren gaineko askotariko edukiekin. Autoikaskuntzarako laguntza-baliabidea da.
  4. Demodays direlakoak: edo ekintzailetzaren, enpresaren, erakundeen edo finantzaketaren esparruetako eragile garrantzitsuekin kontrastatzea. Aurkezpen-saioak, elevator pitch
  5. Mentorea/Tutorea: Parte-hartzaile bakoitzak honako hauez arduratuko den mentore bat du: harrera egitea, programaren barruan profila ezartzea eta dokumentatzea, egitura azaltzea, egutegia eta baliabideak, plataformaren edukien inguruan aholkuak ematea, orientatzeko eta erantzuteko beharrekoak direnak biltzea eta jakinaraztea.

Laburbilduz, Taldeka Digitala etengabeko programa bat da, eta aukera ematen du urteko edozein unetan Abian programako parte-hartzaileak gehitzeko ikastaro, webinar, plataforma, proiektu-aurkezpen eta mentoretzako prestakuntzarekin. Horrela, 360º-ko programa bat izatea lortu nahi da, ekintzaileen premiei dagokionez, hasteko profila, ekintzailetzaren tipologia eta programarekin bat egiteko unea edozein izanda ere.

Interesa duten baina Abian programan parte hartzen ez duten Bizkaiko pertsonek izena emateko epeetan eman dezakete izena. Urtean bi deialdi aurreikusi dira, eta bat egingo dute hiru astetako taldeko prestakuntzaren hasierarekin.