Enpresen erosketa
Zertan datza?
Programa honen helburua lanpostuei eustea da, enpresako jabeak jarduerarekin jarraitu nahi ez duenean, langileek enpresa erosita.
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Ekintzaile izan nahi dut » Enpresen erosketa
EKINTZAILE IZAN NAHI DUT
Nori zuzenduta dago?
Enpresen erosketako programa bereziki zuzenduta dago enpresa eraginkor eta haren lanpostuak aktibo mantendu nahi dituzten enpresako langileentzat.
Zer eskaintzen du programak?
Deustuko Unibertsitateak garatutako DEMAren metodologia erabiliz, honako ekintza hauek egingo dira:
- Transmisio-proiektua diseinatzea.
- Enpresa baloratzea eta arrisku nagusiak aztertzea.
- Finantzaketa-aukerak aztertzea.
- Finantzaketa-iturriak bilatzen laguntzea.
Zein da izena emateko epea?
Programa urte osoan dago zabalik.
Zer egin behar dut zerbitzu hau eskatzeko?
Telefonoz edo posta elektronikoz jar zaitezke harremanetan. Eskaera bitarteko horien bidez jaso ondoren, DEMAk aukerak aztertuko ditu eta interesdunarekin harremanetan jarriko da.