Administrazioa. Finantzak.
Curriculumak. EMALAN PLUS Programa
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Enpresentzako zerbitzuak » Emalan Plus Enpresa » Administrazioa. Finantzak.
B1 (Enplegu hobetzea)
Besteak beste, honako eginkizunak bete ditu: Ekitaldi Korporatiboak prestatzea (Akziodunen Batzar Nagusia), harremanak inbertsiogileekin, konpainiaren autokarteraren prestakuntza eta jarraipena, harremanak CNMVrekin (Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala) eta BMErekin (Espainiako Burtsak eta Merkatuak), artxiboen kudeaketa, fakturazioa, konpainiaren kontratuen kontrola eta jarraipena, hori guztia balio anitzeko jarrerarekin, aldi berean diskretua, langilea, dinamikoa, eta erabakitzailea delarik.
Hizkuntzei dagokienez, ama hizkuntza du katalana, maila ertaina/altua du ingelesean eta frantses maila oinarrizkoa. Une honetan proiektu profesional berriak bilatzen ari da Idazkaritza eta Administrazioren esparruan.
B2 (Lan bilaketa aktiboa)
23 urtetik gorako esperientzia duen administraria. Agentzia horretan lanpostuari dagozkion zereginak egin zituen: albaranen kudeaketa, fakturen kudeaketa (bezeroena, hornitzaileena eta garraiolariena), dokumentuen digitalizazioa, bezero bakoitzaren eta Bilboko Portuaren plataforma digitalen kudeaketa eta ofimatika, ezbeharren tramitazioa eta jarraipena, etab.
Oso profesional arduratsua eta konprometitua da bere lanean, gaitasun handia du antolatzeko eta egokitzeko, eta ohituta dago taldean lan egiten. Jarrera proaktiboa du, eta beti dago ikasteko prest bere lana ahalik eta hobekien egiteko.
Une honetan erronka profesional berriak bilatzen ari da administrazioaren esparruan, eta Demaren (Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia) EMALAN PLUS proiektuan parte hartzeko aukeratutako hautagaietako bat da.
B3 (Enplegu hobetzea)
Azken urteetan Administratzaile Bakar gisa zuzendu du Retail sektoreko negozio bat, eta arrakasta handia izan du kudeaketa lan horretan, fakturazioa arian-arian igotzea lortu baitu, salmenta gune berriak eta lanpostu berriak sorraraziz.
Antolatzeko gaitasun handiko ekonomista da, oso dinamikoa, aldaketetara ongi moldatzen dena eta taldean lan egiteko prestu dena.
B4 (Lan bilaketa aktiboa)
Finantza eta Administrazio zuzendaria. Enpresa publikoetan eta pribatuetan lan egin du. Esperientzia handikoa da.
Finantza plangintza kudeatzen du. Dirulaguntzak izapidetzen ditu, justifikazioak barne, baita ICO-ak eta enpresak funtzionatzeko eskatu beharreko kreditu eta mailegu lerroak ere, edo banku sortak sortzen ditu kobrantzak edo ordainketak egiteko, enpresaren diruzaintza eguneratuta edukiz.
Bezeroekin eta hornitzaileekin tratatzen du zuzendaritza mailan arazoak konpontzeko eta elkarren arteko harremana hobetzeko. Oso saiatua da argia eta zehatza izaten. Oso ongi lan egiten du taldean. Ekimenez ebazten, lehenesten eta gidatzen du.
B5 (Enplegu hobetzea)
Sailburu gisa Naturgy konpainiaren gas eta GNL (naziokoak eta nazioartekoak) salmenta kontratuak kudeatu ditu. Aipatzekoa da REPSOL taldeko findegiei egindako gas salmentaren kontratua, Espainian inoiz egin den gas salmentaren kontraturik handiena. Erosketa Ataleko buru gisa, Compliance gisa jardun du erosketa prozesuak estandarizatuz eta Naturgy konpainiaren material eta zerbitzuen erosketen negoziazioa gidatuz, eta lortu ditu aurrekontuan aurreikusitako aurrezki helburuak. Bestalde, ekonomia eta finantza arloan ere lan egin du Administrazio Ataleko Buru gisa eta Sare Elektrikoaren informazio ekonomikoaren Arduradun gisa.
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
- MBA: ICADE
- Lizentziatua Ekonomia eta Enpresa Zientzietan (UPV/EHU)
- Ingelesa: Aurreratua (B2)
- Aditua Internet, Power Point eta Microsoft Office aplikazioetan
- SAP S4 Hana (Finantza, Erosketak) eta Ariba menderatzen ditu
B6 (Enplegu hobetzea)
Arloko puntako enpresa batean ekoizpen taldeetan jardun du Bizkaian, Administrazio Publikoentzat (Eusko Jaurlaritza, Aldundia, Udalak) eta Neinor Homes bezalako bezeroentzat 12 obra baino gehiago gauzatzeko.
Hauexek ditu eginkizun eta ardura nagusiak:
- Bezeroen eta hornitzaileen kudeaketa.
- Fakturazioa.
- Kostuen kontrola.
- Kontabilitate Analitikoa eta Finantzarioa.
- Bankuak: kobrantzen eta ordainketen kudeaketa.
- Azpikontraten laneko arriskuen prebentziorako dokumentuen kontrola.
- Obrari dagokion kudeaketa administratibo osoaren ardura.
- Dena ERPS inguruneetan: NAVISION, SIGRID eta SAP.
Profesional konprometitua da, langilea, metodikoa, arduratsua eta enpresak ezarritako helburuak lortzeko kontzientzia sakonarekin, bere balio eta esperientzia guztia eskaintzen duelarik.
B7 (Enplegu hobetzea)
Eraginkortasunez bideratu ditu administrazio sail baten berezko zereginak, hala nola fakturak egitea, kontabilitate orokorra eta kostuena, zergak prestatzea eta diruzaintzaren kudeaketa hornitzaileei ordaintzeko prozesuarekin lotuta, eta kobrantzak erreklamatzea. Halaber, solaskidearena egin du aholkularitza eta auditoretza bulegoekin, administrazio publikoekin eta kreditu entitateekin.
Hartzekodunen konkurtso bat bizi izan du, fase guzti-guztietan, likidazio fasera iritsi arte. Ibilbide horrek zaildu egin du pertsona gisa, eta profesional erabakigarriago, antolatuago eta balioaniztunago bihurtu du, ikasteko eta aldaketetara moldatzeko gaitasun handiarekin.
B8 (Lan bilaketa aktiboa)
Administrazio teknikariaren eta administrari laguntzailearen prestakuntza osagarria du.
Esperientzia handikoa administrazioko lanpostuetan 25 urtetan zehar, dokumentuen kudeaketa eta agiritegia dituela indarguneak.
Saiatua, langilea eta ongi antolatua. Gogo handiak ditu gustura egongo den lan ingurune familiar batean emankorra izateko.
B9 (Enplegu hobetzea)
Esperientzia controlling eta finkatze arloetan, AEBn, eta azken txostena Frantziari.
Maila aurreratua Microsoft Office aplikazioan. Parte hartze aktiboa JDEdwards tresnaren ezarpenean eta koordinazioan.
Indarguneak: lana taldean, kontabilitate zatiak eta proiektuen kontrola.
Eraginkorra eta proaktiboa.