Komertziala. Marketina. Salmenak.
Curriculumak. EMALAN PLUS Programa
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Enpresentzako zerbitzuak » Emalan Plus Enpresa » Komertziala. Marketina. Salmenak.
A1 (Enplegu hobetzea)
Proiektuak Koordinatzen esperientzia handia duen Administrazio arduraduna.
A2 (Lan bilaketa aktiboa)
Esperientzia handikoa Komunikazio eta Marketin Digitaleko arduradun,
Agentziako Kontuen zuzendari eta eskualdeko merkataritza ordezkari gisa hainbat sektoretan: higiezina, softwarea, mekanika, moda, turismoa, elikadura, kultura eta aisialdia.
Egiaztatutako lorpenak bezeroak erakartzeko, kudeatzeko eta leial bihurtzeko eginkizunetan, merkatuen azterketan, Komunikazio eta Marketin digitaleko estrategietan eta ekintzen eta hornitzaileen ikuskapen lanetan.
Lizentziatua publizitatean ingeles maila altuarekin. Nabarmentzekoa da bere enpatia, aztertzeko eta ebazteko gaitasuna, sormena, emaitzekiko orientazioa eta joera eta sektore berrietara egokitzeko gaitasuna.
A3 (Enplegu hobetzea)
Ibilbidea Energiaren sektorean egin duen profesionala da, batez ere elektrizitatearen,
gasaren eta berriztagarrien negozioan ari den talde multinazional batean. Sailburu gisa Naturgy konpainiaren gas eta GNL (naziokoak eta nazioartekoak) salmenta kontratuak kudeatu ditu. Aipatzekoa da REPSOL taldeko findegiei egindako gas salmentaren kontratua, Espainian inoiz egin den gas salmentaren kontraturik handiena. Erosketa Ataleko buru gisa, Compliance gisa jardun du erosketa prozesuak estandarizatuz eta Naturgy konpainiaren material eta zerbitzuen erosketen negoziazioa gidatuz, eta lortu ditu aurrekontuan aurreikusitako aurrezki helburuak. Bestalde, ekonomia eta finantza arloan ere lan egin du Administrazio Ataleko Buru gisa eta Sare Elektrikoaren informazio ekonomikoaren Arduradun gisa.
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
- MBA: ICADE
- Lizentziatua Ekonomia eta Enpresa Zientzietan (UPV/EHU)
- Ingelesa: Aurreratua (B2)
- Aditua Internet, Power Point eta Microsoft Office aplikazioetan
- SAP S4 Hana (Finantza, Erosketak) eta Ariba menderatzen ditu.
A4 (Enplegu hobetzea)
Marketin eta publizitaterako diseinu profila. Lizentziatua Arte Ederretan, publizitaterako diseinu grafikoaren prestakuntza osagarriarekin eta ingeles maila altuarekin.
Esperientzia du ekintzaile gisa eta aditua da ekitaldiak, kanpainak, diseinu grafikoak lantzeko eta saltzeko estrategiak antolatzeko atalean. Giza Baliabideak eta merkataritza kudeaketarako 2.0 Tresnak arloetako ikastaro bat egin du. Berak landutako 3D-ko diseinu grafikoko argitalpenetan lan egiten ari da.
Sortzailea da, jarrera onekoa, proaktiboa eta etengabeko prestakuntzarekin.