Enpresen salmenta
Zertan datza?
Programa honen helburua da enpresei jarraipena ematea, jabeek jardunean jarraitu nahi ez dutenean langileei enpresa eskuratzeko aukera emanez.
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Enpresentzako zerbitzuak » Enpresen salmenta
enpresentzako zerbitzuak
Nori zuzenduta dago?
Enpresaren jabeei zuzenduta dago.
Zer eskaintzen du?
Deustuko Unibertsitateak DEMArentzat garatutako metodologia bat erabiliz, honako ekintza hauek egiten dira:
- Transmisio proiektua diseinatu.
- Arrisku nagusien balorazio ekonomikoa eta analisia egin.
- Transmisio proiektua zuzendu, jabeen eta langileen arteko akordioa bilatzeko.
Zein da izena emateko epea?
Programa urte osoan dago zabalik.
Zer egin behar dut zerbitzu hau eskatzeko?
Telefonoz edo posta elektronikoz jar daiteke harremanetan. Bitarteko horien bidez eskaera jaso ondoren, DEMAk aukerak aztertzen ditu eta interesdunarekin harremanetan jartzen da.