Kontrataziorako laguntza

TEKNILAN PLUS ENPRESAK programa

Teknilan Plus enpresak enpleguko eta prestakuntzako programa mistoa da, eta bertan parte hartzen duten langabeen enplegagarritasuna hobetzea du helburu.

Enpresek Teknilanen parte hartzen duten pertsonei lanbide esperientzia lortzen lagundu diezaiekete, gutxienez 3 hilabeteko lan kontratuak eginez.

Nori zuzenduta dago

Teknilan Plus Enpresak programa beren sektorean lan esperientzia espezializatua eskaini nahi duten enpresei zuzenduta dago. Enpresa horiek, Laborlan programan trebatutako pertsonak kontratatu behar dituzte, Bizkaian kokatuta egon behar dute, eta jarduketa sektorean lan egin behar dute.

Zer eskaintzen du?

Enplegua sortzen ari diren sektoreetako enpresek eskatzen dituzten lanbide profilak betetzeko diseinatutako bost espezialitatetan prestakuntza jaso duten pertsonekin harremanetan jartzeko aukera ematen du. Edizio honetan:

Parte hartzaileak kontratatzen dituzten enpresek kontrataziori eta enpleguari eusten laguntzeko dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartzen dituen Foru Dekretuan araututako laguntza jaso ahal izango dute. Kontrata programa 2023

Nola funtzionatzen du?

  • Programaren barruan, sektore guztietako erakunde garrantzitsuekin elkarlanean jarduten dugu. Erakunde horiek arduratuko dira aurkeztutako kontratazio eskaerak baloratzeaz eta enpresen eta parte-hartzaileen arteko bitartekaritza lana egiteaz.
  • Formularioan izena eman duten hurrenkera berean erantzungo zaie, betiere enpresek eskainitako lanpostuak edo lanpostuek baldintzak –iraupena, profila, eginkizunak, tutoretza eta lan-baldintzak– betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
  • Kontratatu beharreko pertsona hautatzeko, eskaini den lanpostu bakoitzerako erakunde laguntzailearen iritziz egokiena(k) d(ir)en profila(k) jasoko d(it)u enpresak.
  • Hautatutako pertsonek kontratua indarrean hasi aurretik justu langabezian daudela edo lanpostu hobea bilatzen ari direla frogatu beharko diote enpresari, kontratua sinatu baino lehen, eta Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egon beharko dute, kontratua indarrean hasten den egunetik, gutxienez, eta kontratuaren indarraldi osoan.
  • Enpresa interesdunek Bizkaian izan behar dute lantokia, eta lantoki horretan beteko da zerbitzua kontratuaren indarraldi osoan. Horretaz gain, enpresak tutore bat izendatuko du. Tutore hori arduratuko da parte-hartzailearen ikaskuntza praktikoaren jarraipena egiteaz, eta programarekiko solaskidea izango da.
  • Hautagaia identifikatu eta kontratua egin ostean, Kontrata 2023 laguntzaren eskaera egin ahal izango da.
  • Dirulaguntza jaso ahal izateko, ezinbestean, enpresak programan izena emanda egon behar du eta programan parte hartu duen pertsona bat kontratatu behar du, baina baldintza horiek betetzeak ez du ematen, besterik gabe, dirulaguntza jasotzeko eskubiderik.

Zein da izena emateko epea?

Kontratatu gabeko parte hartzaileak dauden bitartean onartuko dira eskabideak, eta, nolanahi ere, 2023ko urriaren 20ra arte. Lan kontratua 2022ko urriaren 20 baino lehen hasi beharko da (egun hori barne).

Nola egin dezaket eskaera bat?

Parte-hartzaileak kontratatu nahi dituzten enpresek izena emateko inprimakia betez bideratu beharko dute eskabidea. Sakatu, ondoren, dagokion sektorean:

Nola eska dezaket dirulaguntza?

Enpresak programan parte hartzeko eskaera onartu, kontratatu beharreko pertsona esleitu eta lan-kontratua formalizatu ostean, orduan eskatu ahal izango du enpresak dirulaguntza.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bitartez egin behar da izapidea. 

Epea 2023ko urriaren 20an amaituko da, 13:30ean. 

Izapideak eta baldintzak: