Aplikazioen garapena web teknologien bidez
TEKNILAN PLUS enpresa programa
Web teknologien bidez aplikazioen garapenaren alorrean dagoen pertsonal kualifikatuen eskari altua ikusita, Teknilan Plus programak sektorean espezializatutako enplegu-formazio programa eskaintzen du.
Dema. Enplegu Foru Agentzia » Enpresentzako zerbitzuak » Kontrataziorako laguntza. TEKNILAN PLUS » Aplikazioen garapena web teknologien bidez
Enpresentzako zerbitzuak
Programa hau diseinatu eta garatzeko GAIA Euskadiko Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkartearen laguntza izango dugu. Elkarte horretan 260 enpresa baino gehiago biltzen dira, eta funtsezko eragile adierazgarria izateaz gain, ongi daki zeintzuk diren IKT sektoreko enpresetan behar dituzten profil profesionalak.
Parte-hartzaileek honako prestakuntza hau egin dute:
- Web programazioa bezeroaren ingurunean. 180 ordu.
- Web dokumentuak sortzea marka lengoaien bitartez. 60 ordu.
- Software eta multimedia osagaiak garatzea eta berrerabiltzea gidoi lengoaien bitartez. 90 ordu.
- Erabilgarritasun eta irisgarritasun teknikak aplikatzea bezeroaren ingurunean. 30 ordu.
- Web programazioa zerbitzariaren ingurunean. 240 ordu.
- Web aplikazioak garatzea zerbitzariaren ingurunean. 90 ordu.
- Datuetara sartzea zerbitzariaren inguruneko web aplikazioetan. 90 ordu.
- Web aplikazio banatzaileak garatzea. 60 ordu.
- Web aplikazioak ezartzea internet, intranet eta extranet inguruneetan. 90 ordu.
Aktibazioari eta lan orientazioari lotutako zeharkako gaitasunei buruzko on line prestakuntza, enplegua modu aktibo eta eraginkor batean bilatzeko. 25 ordu.
Prestakuntza teorikoa eta praktikaldia gaindituz gero, IFCD0210 “Aplikazioen garapena web teknologien bidez” profesionaltasun ziurtagiria lortuko dute parte-hartzaileek.