Kontrataziorako laguntza

LABORLAN ENPRESAK Programa

Laborlan enpleguko eta prestakuntzako programa mistoa da, eta bertan parte hartzen duten langabeen enplegagarritasuna hobetzea du helburu.

Enpresek Laborlanen parte hartzen duten pertsonei lanbide esperientzia lortzen lagundu diezaiekete, gutxienez 3 hilabeteko lan kontratuak eginez.

Nori zuzenduta dago

Laborlan Enpresak programa beren sektorean lan esperientzia espezializatua eskaini nahi duten enpresei zuzenduta dago. Enpresa horiek, Laborlan programan trebatutako pertsonak kontratatu behar dituzte, Bizkaian kokatuta egon behar dute, eta jarduketa sektorean lan egin behar dute.

Zer eskaintzen du?

Enplegua sortzen ari diren sektoreetako enpresek eskatzen dituzten lanbide profilak betetzeko diseinatutako bost espezialitatetan prestakuntza jaso duten pertsonekin harremanetan jartzeko aukera ematen du. Edizio honetan:

  1. Fatxaden birgaitze jasangarria
  2. Obra zibileko makineriaren mantentze lanak eta konponketa
  3. Eszenatokiko eta tramoiako teknikak
  4. Taldeentzako sukaldaritza
  5. Ostalaritza eta hotelaritza

Parte hartzaileak kontratatzen dituzten enpresek kontratazioari laguntzeko dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartzen dituen Foru Dekretuan araututako laguntza jaso ahal izango dute. Kontrata programa 2022

Nola funtzionatzen du?

  • Programa dagokion oinarrietan identifikatutako sektorea ordezkatzen duen erakundearekin lankidetzan jardungo da, eta sektoreko enpresen eta parte hartzaileen arteko bitartekari lana egingo du.
  • Jasotako eskaerei sarrera ordenaren arabera erantzungo zaie, enpresek eskainitako lanpostuak edo lanpostuek iraupen, profil, funtzio, tutoretza eta lan baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
  • Kontratatu beharreko pertsona hautatzeko, enpresak hainbat profili buruzko informazioa jasoko du; erakunde laguntzailearen iritziz lanpostu bakoitzerako egokienak diren profilei buruzkoa, hain zuzen ere.
  • Enpresak tutore bat izendatuko du. Tutore hori, parte hartzailearen ikaskuntza praktikoaren jarraipenaz arduratuko da, eta DEMArekiko solaskidea izango da.

Zein da izena emateko epea?

Kontratatu gabeko parte hartzaileak dauden bitartean onartuko dira eskabideak, eta, nolanahi ere, 2022ko urriaren 27ra arte. Lan kontratua 2022ko urriaren 31 baino lehen hasi beharko da (egun hori barne).

Nola egin dezaket eskaera bat?

Parte hartzaileak kontratatu nahi dituzten enpresek DEMAren webguneko Laborlan programaren atalean dagoen formularioan inskribatu beharko dute eskabidea. Izena emateko formularioan sartzeko, klikatu dagokion sektorean.