Birgaitze iraunkorra sektorea

LABORLAN Empresak Programa

Eraikinen berritzearen alorrean dagoen pertsonal kualifikatuen eskari altua ikusita, LaborLan III Proiektuak sektorean espezializatutako enplegu-formazio programa eskaintzen du

Programa hau sortzeko Bizkaiko Etxegile Sustatzaileen Bazkunarekin (ASCOBI – BIEBA) lankidetza dugu. Bizkaiko Lurralde Historikoan eraikuntza eta birgaitze sektorearen ordezkaritza handiena duen erakundea da eta sektorearen beharrak detektatzeko eta profilen eta gaitasun profesionalen eskaintza eta eskariaren arteko egokitzapena errazteko funtsezko agentea.

Parte-hartzaileek honako prestakuntza hau egin dute:

  • Eraikinen birgaitze iraunkorrerako prestakuntza espezializatua (300 ordu).
  • Igeltserotzako lanetarako Lan Arriskuen Prebentzioa (20 h).
  • Igeltserotzako ingurumen praktikak (10h).
  • Aldamioen muntaketa (40 h).
  • SATE sistema (120 ordu).
  • Fatxada aireztatua (110h).
  • Zeharkako gaitasunen modulua: gaitasun digitalak, lan-orientazioa eta lana abiaraztekoak (40 ordu).

Prestakuntza-programarekin lankidetzan aritzeko, Laborlaneko parte-hartzaileei esperientzia profesionala eskaini behar zaie gutxienez 3 hilabeteko lan-kontratu baten bidez. Horretarako, Eskaera Inprimakia bete behar da.

Erakunde laguntzailea