Pertsonen zaintza sektorea

LABORLAN Empresak Programa

Pertsonen zaintzaren alorrean dagoen pertsonal kualifikatuen eskari altua ikusita, LaborLan III Proiektuak sektorean espezializatutako enplegu-formazio programa eskaintzen du.

Programa hau sortzeko  Grupo Servicios Sociales Integrados S. Coop. lankidetza dugu, ekimen sozialeko eta onura publikoko enpresak biltzen dituena. Kontuan izan behar da entitate hau oso adierazgarria dela Bizkaiko Lurralde Historikoko pertsonentzako zaintzaren ekonomiaren sektorean eta funtsezko eragiletzat hartzen dela sektorearen beharrak antzemateko eta profilen eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko egokitzapena errazteko.

Parte-hartzaileek bi espezialitatetan jaso dute prestakuntza. Prestakuntza hori gainditu ondoren, lanbidek eta sepek aitortutako titulazioak lortzen dituzte, eta arreta soziosanitarioaren arloko espezializazioa ematen diote CVari.

1. Espezialitatea: Gaixotasun kronikoa duten pertsonen arreta profesionalean arreta integratua (90 h).

  • Kronikotasunean zaintza (20 h)
  • Osasun-alfabetatzea (50 h)
  • Zaintzaile profesionalaren erantzunkidetasuna koordinazio soziosanitarioan (20 h)·
  • Gaitasun transbertsalen modulua: gaitasun digitalak, lan-orientazioa eta lana abiarazteakoak (40 ordu).

2. Espezialitatea: Bizitzako azken etaparako etxean eta erakundeetan zaintzeko arreta eta laguntza (90 h).

  • Zainketa aringarrien oinarriak (20 h)
  • Zainketa eredua bizitzaren azken fasean (20 h)
  • Bizitzaren azken fasean laguntza eta zaintza (40 h)
  • Doluaren kudeaketa bizitzaren azken fasean (10h)
  • Gaitasun transbertsalen modulua: gaitasun digitalak, lan-orientazioa eta lana abiarazteakoak (40 ordu).

Prestakuntza-programarekin lankidetzan aritzeko, Laborlaneko parte-hartzaileei esperientzia profesionala eskaini behar zaie gutxienez 3 hilabeteko lan-kontratu baten bidez. Horretarako, Eskaera Inprimakia bete behar da.

Erakunde laguntzailea