Gure blog-a

Millennials Programaren (2019-2020) bigarren edizioaren amaiera

Teresa Laespadak,  Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatuak, Marivi Riolekin batera, bere Enplegu eta Ekintzailetza agentzia den DEMAren zuzendari gerentearekin batera, Millennials 1000×1000 Programaren bigarren ediziaren itxiera egin dute telematikoki, egungo egoera dela eta.

Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiko Sailak, bere Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia DEMAren bitartez, urrian Millennials 1000×1000 bigarren edizioa martxan jarri zuen: Z belaunaldiko (1995 eta 2010 artean jaiotakoak) gazteen ezaugarriak balioestea helburua duen eskolaz kanpoko praktiken programa berritzailea, baita ere beren enplegarritasuna bultzatzea nahi izan duena, belaunaldi honen eta enpresa munduaren arteko hurbilketa bat eginez.

2019ko azarotik 2020ko urtarrila arte, belaunaldi horretako 15 gazteek (9 emakume eta 6 gizon) Millennials 1000×1000aren lehengo fasean parte hartu dute, Coach enpresetan, kudeaketa arloan eta Euskalit-en Kudeaketa Aurreratuaren ereduarengatik ezagunak diren enpresa garrantzitsuetan eskolaz kanpoko praktikak eginez. Programa honek gazteak Komunikazio eta Marketina, Giza Baliabide edo Kudeaketa Arloan zereginak egiten dituzten bitartean, enpresa kudeaketa ereduaz buztitzeko aukera eskaintzen du, hilean 400 euroko ekarpena jasotzen dutelarik.

Zientzia Politikoak eta Kudeaketa Publikoa, Soziologia, Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, UPVko Marketina eta Zuzendaritza Komertziala Masterra, The Power MBA Enpresa Zuzendaritza Masterra eta Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua gauzatzen ari diren ikasleak hartu dute parte.

Bigarren fasean, Enpresa Erronketan Eskolaz kanpoko praktikak, 11 gazteek (7 emakume y 4 gizon) komunikazioan, Giza Baliabideetan edo marketinean zerikusia duten enpresa erronka bat konpontzeko laguntza eman dute Erronka enpresa batean, coach enpresan ikasitakoak eta jasotako praktika-onen transferentzia eginez. Bigarren fase honetan, gazte bakoitzaren hileroko ekarpena 500 eurokoa izan da eta 2020ko otsailetik ekainaren 30a arte garatu da. Erronka enpresak Aisilan, Etorki, Contenedores Vascos, LaLuca Komunikazioa, Euskaditalia, Lehiaren Euskan Agintaritza, Ideilan eta Eskena izan dira. Coach enpresak berriz GorabideAzurmendi, Bcamath, Bizitegi, Gizakia, Histocell, Lantegi Batuak, Parke eta Axa.

 

Millennials 1000 x 1000 programaren alderdi berrienetakoa, parte hartzen duten gazteetan fokua jarriz, lan esperientzia, zeharkako gaitasunak edo beren enplegagarritasuna hobetzeaz gain, talentua gure lurraldean eta enpresatan mantentzea, erakundeetan aldaketak bultzatuko duen belaunaldien arteko ezagutza eta kudeaketa transferitzea baimentzea izan da.