Gure blog-a

Ekintzaileak motibatzeko esaldiak

Inoiz pentsatu al duzu zure negozio propioa antolatzea? Inspirazio bila ari zara? Hemen dituzu motibatzeko zenbait esaldi ospetsu, pertsona ospetsuek esandakoak. Erabakia hartzen lagun zaitzakete beharbada.

  • “Emaitza desberdinen bila ari bazara, ez egin beti gauza bera” – Albert Einstein
  • “Ekintzaile batek aukerak ikusten ditu beste pertsona batzuek arazoak baino ikusten ez dituzten lekuetan” – Michael Gerber
  • “Pertsona batzuek diren moduan ikusten dituzte gauzak eta hauxe galdetzen dute: Zergatik? Nik gauzak izan litezkeen moduan ikustek ditut eta hauxe galdetzen dut: Zergatik ez?” – John Fitzgerald Kennedy
  • “Egungo arazoak ezin dira atzoko irtenbideekin konpondu” Roger Van Oech
  • “Ez dut porrot egin. Funtzionatzen ez duten 10.000 modu aurkitu ditut” – Thomas Edison
  • Inoiz saiatu ez izana da porrotik handiena” – Esaera txinatarra
  • “Burmuina ez da bete beharreko edalontzia, piztu beharreko lanpara baizik” – Albert Einstein
  • Esperimentu on batek hutsegite askotara garamatza, baina asko ikastera ere bai” – Jeffrey Phillips
  • “Behin eta berriro porrot egin eta itxaropena ez galtzean datza arrakasta” – Winston Churchill
  • “Ziurtasunak albo batera uzteko adorea izatea eskatzen du sormenak” – Erich Fromm
  • “Adimenik gorena sormena baliatuz pentsatzean datza” – K. Robinson
  • “Zure ideiaren negozio-plana egiteko beste informazio baduzu, jada beranduegi denaren seinale” – Bill Gates
  • “Berrikuntzaren gakoa ez da besteek zu kopiatzen ez uztea, guztiek zu kopiatu nahi izatea baizik” – Enrique Dans
  • “Ideia onak izateko modu bakarra ideia asko izatea da” – Linus Pauling, Kimikaren Nobel Saria eta Bakearen Nobel Saria
  • “Heldu sortzaile bat biziraun duen haurra da” – Ezezaguna
  • Dibertitzen ari den adimena da sormena” – Albert Einstein
  • “Berritasuna da lider bat besteengandik desberdintzen duena” – Steve Jobs
  • “Erantzuna aldatzea eboluzioa da. Galdera aldatzea iraultza da” – Jorge Wagensberf
  • “Egia bakarra balego, ez litzateke posible izango gai beraren inguruko ehunka koadro margotzea” – Pablo Picasso
  • Zu zeu izan behar zara munduan ikusi nahi duzun aldaketa” – Gandhi
  • “Etorkizuna aurreikusteko modurik onena asmatzea da” – Alan Kay