Bideo Lehiaketa

ERDI-MAILA eta GOI-MAILA

2324KO BIDEO IRABAZLEAK

EKINTZAILETZA KULTURA

Enpresari programa

2021eko aurkezpenak

2023ko sari banaketa

Programa hau Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin garatu eta finantzatzen da.

BIDEO LEHIAKETA

Nork har dezake parte?

ENPRESARI programan aukeratuak izan diren Lanbide Heziketako GOI ETA ERDI MAILAKO zikloetako ikasleek parte hartu ahal izango dute.

Zein da lehiaketaren helburua?

Lehiaketa honen helburua ekintzailetzaren esparruan sormena sustatzea da, enpresa ideiak ikus-entzunezko balibide baten bitartez aurkeztuz.

Nola funtzionatzen du lehiaketak?

Gutxienez minutu 1eko eta gehienez 2 minutuko aurkezpen-bideo bat sortu beharko da, enpresa-ideia bakoitzaren funtsa adierazteko, eta DEMAra bidali beharko da ezarritako epean, enpresari@dema.eus helbidera bidalitako mezu elektroniko baten bidez. Mezu horretan, LEHIAKETAREN OINARRIETAN adierazitako datuak jasoko dira (Ikus Informazio gehiago atala)

Bideo onenak sarituko dira, proposatutako ideia transmititzeko egokitasunari dagokionez, baita hori egiteko originaltasuna ere. Bideoa egiteko erabilitako sormena baloratuko da, betiere ideia hobeto komunikatzera bideratuta badago.

Zein da saria?

Irabazleek sari hau jasoko dute: tablet bat (edo antzekoa) talde irabazleko kide bakoitzarentzat.

Zeintzuk dira 2023-2024 deialdiko epeak?

  • Bideoak aurkezteko epea Erdi Mailako Zilkoetako ikasleentzako: 2024/02/23ra arte.
  • Bideoak aurkezteko epea Goi Mailako Zilkoetako ikasleentzako: 2024/03/22ra arte.

Informazio gehiago