Negozio ideiaren ikus-entzunezko aurkezpen bideoaren lahiaketako oinarriak

Enpresari

2024 – 2025

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar:

Lehiaketaren deskribapena

Ikus entzunezko aurkezpen bideoaren lehiaketa hau, DEMAk ENPRESARI 2024-2025 programaren barruan antolatzen duen lehiaketa da.

Lehiaketa honen helburua ekintzailetzaren esparruan sormena sustatzea da, horretarako, talde partehartzaileek ikus-entzunezko euskarri batean gutxienez minutu bateko eta gehienez 2 minutuko enpresa- ideia bat aurkeztu beharko dute, bideorik onenak sarituz.

Lehiaketa honetan, proiektu edo enpresa dosierra egiteko ENPRESARI programan hautatutako Lanbide heziketako goi eta erdi mailako ikasle desberdinak parte hartu ahal izango dute (erdi maila eta goi mailako zikloak)

Bideoen baldintzak

Bideoaren aurkezpena librea da, marrazki, irudi edo parte hartzaileek egokitzat jotzen duten beste edozein forma grafikoren bidez aurkeztu daiteke.

Bideoak, parte hartzaileak aukeratzen duten formatuan aurkeztu daitezke (mpa4, avi, wmv…), betiere erraz erreproduzitzeko modukoak badira, eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Gutxienez minutu 1 eta gehienez 2 minutuko iraupena izatea.
  2. Enpresa ideiaren funtsezko ezaugarriak adieraztea.
  3. Irudi eta soinu kalitate nahikoa izatea
  4. Eduki iraingarri, arrazista, sexista, bortitz edo pertsonen sentsibilitatea urra dezakeenik ez erabiltzea.
  5. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edota hiru hezkuntzatan egin daiteke.

Bideoak baloratzeko irizpideak

ENPRESARI programaren talde teknikoak osatutako epaimahaiak jasotako bideoak baloratuko ditu, honakoak kontuan hartuz:

  • Negozio ideiaren eta haren balio proposamenaren egokitasuna
  • Ideia komunikatzeko erabilitako originaltasuna eta sormena

Lehiaketaren epeak

Bideoak aurkezteko epeak:

  • Goi mailako zikloak: 2025eko martxoaren 28ra arte.
  • Erdi mailako zikloak: 2025eko otsailaren 21era arte.
  • Bideo sarituen hautaketa: 2025eko apirila eta maiatza bitartean.

Sariak

ENPRESARI programako talde teknikoak osatutako epaimahaiaren iritziz, bideo irabazleek honako sari hauek jasoko dituzte: tablet bat (edo antzekoa) talde irabazleko kide bakoitzarentzat, 10 unitate gehienez.


Pribatutasun politika

  1. DEMAk baztertu egingo ditu, eta ez ditu argitaratuko, lehiaketa honen eremutik kanpo ateratzen diren aurkezpenak, ezta ezarritako iraupena gainditzen dutenak ere.
  2. Aurkeztutako bideoaren jabeak bideoaren edukien erantzule egiten dira. Era berean, horien zabalkunde publikoa eta doakoa ezagutzen eta onartzen dute, bideoan erakusten dituzten datu pertsonalak barne, DEMAren webgunearen bitartez.
  3. Lehiaketa amaitutakoan, bideoak DEMAren webgunean argitaratu ahal izango dira, salbu jabeek desargitaratzea eskatzen badute enpresari@dema.eus helbidera idatziz.
  4. Aurkeztutako bideoaren jabeek baimena ematen dute DEMAk bideo osoa edo zati batzuk ENPRESARI programaren sari-banaketan erakusteko eta, hala badagokio, Demaren webgunean argitaratzeko, parte hartzen duten gazteek ENPRESARI programan egindako lanen erakusketa gisa.
  5. DEMAk beretzat gordetzen du ekintza judizialei ekiteko, baja eman edo automatikoki eta aldez aurretik ohartarazi gabe kanporatzeko eskubidea  lehiaketa manipulatu edo faltsutzeko edozein egintza egiten duten pertsonak.
  6. Parte-hartzaile bakoitzaren datu pertsonalak Demako datu-basean jasoko dira, ENPRESARI ideien bideo-lehiaketako parte-hartzaile gisa. Datu horiek BIDEO ENPRESARI izeneko fitxategian sartuta daude, eta DEMAk soilik erabiliko ditu lehiaketan parte hartzeko eta harekin lotutako jarduerak betetzeko.