Enpresa ideien lehiaketaren oinarriak

ERDI-MAILAKO modalitatea

Enpresari

2024 – 2025

Lanbide Heziketako Erdi Mailako ziklo bateko 2. mailako ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan, bai eta ikasle ohiek ere, betiere ikastetxeko irakasle baten laguntza badute. Ekintzaren helburua enpresa-kultura sustatzea da, eta, beraz, enpresa-ideia baten dosier onena aurkezten duen eta enpresa mundura bideratutako gaitasunen garapen hobea eta espiritu ekintzaile handiagoa erakusten duen talde parte-hartzailea sarituko da.

 

ENPRESARIErdi Maila lehiaketak honako erronka hauek izango ditu:

 

  • ERRONKA: ideiak inskribatzea, honako puntu hauek dituen eskabide baten bidez:
  • Ideiaren deskribapena
  • Ideiaren bideragarritasunaren justifikazioa
  • Asetzen duen beharra edo beharrak
  • Ideiarekin ekartzen dituen hobekuntzak, lehiari dagokionez
  • Abian jartzeko behar diren baliabide materialak

Epea: 2024ko azaroaren 8ra arte.

 

Aurkeztutako eskabideen bidez hautatuko dira ideiak, eta, batez ere, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Eskabideko puntuen deskribapenaren egokitasuna.
  • Ingurunea ezagutzea: taldeak zerbitzuak/produktuak eskaintzen dituen hobekuntzak ezagutzen ditu, bezero posibleak eta konpetentzia identifikatzen ditu.
  • Ideiaren garapen potentziala eta enpresa-dosier bat osatzeko aukera.
  • ERRONKA: lan fase horretan, hautatutako taldeek DEMAko teknikarien laguntzarekin enpresa- ideiaren dosier bat garatzen hasiko dira. Horretarako, parte hartzen duten talde bakoitzarekin 3 bilera egingo dira, azaroan, abenduan eta urtarrilean ziurrenik.

Fase honek 3 hilabete inguruko iraupena izango du eta dosierra entregatzean amaituko da. .

Epea: 2025eko otsailaren 21era arte (15:00)

 

  • ERRONKA: Enpresa dosierra defendatzeko fasea. Dosierra eta bideoa entregatu ondoren, talde parte-hartzaile bakoitzak bere dosierraren ondorioak aurkeztuko ditu eta deialdiaren bideo lehiaketan parte hartuko duen ikus-entzunezko aurkezpena edo bideoa erakutsiko du.

Dosierrak baloratzeko irizpideak honako hauek izango dira:

  • Talde sustatzailearen inplikazioa eta ahalegina
  • Ideiaren originaltasun maila
  • Ideiaren bideragarritasuna
  • Ideiaren heltze maila
  • Ideiak eta bideoak ahoz aurkeztea

Amaitutako enpresa-ideien dosierrak entregatzen dituzten parte-hartzaile guztiek jasoko duten diplomaz gain, 5 sari banatuko zaizkie aurkezpen onenei: 500 €, 400 €, 300 € , 250 € eta 250 €  ekainean  egingo den ekitaldi batean.

Ekitaldi berean bideo onenei dagozkien sariak banatuko dira, eta sariak Tablet edo antzeko bat- izango dira parte-hartzaile bakoitzarentzat.