enpresa proiektu lehiaketaren oinarriak

GOI-MAILAKO modalitatea

2024 – 2025

Lehiaketaren helburuak eta parte-hartzaileak

Lehiaketa honen helburua Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako Goi Mailako Zikloetako ikasleei enpresa bat sortzeko aukera ematea, laneratzeko eta errealizazio pertsonalerako baliozko alternatiba gisa, eta enpresa-kultura parte-hartzaileen artean zabaltzea.


Lanbide Heziketako goi-mailako ziklo bateko 1. edo 2. mailako ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan, baita ikasle ohiek ere, betiere ikastetxeko irakasle baten laguntza izanez gero.


Ekintzaren helburua enpresa-kultura sustatzea denez, enpresa-proiektu onenak aurkezten dituzten eta espiritu ekintzaile handiagoa eta enpresa-mundura bideratutako gaitasunen garapen hobea erakusten duten talde parte-hartzaileak sarituko dira.

Desarrollo del programa

Goi mailako ENPRESARI programaren lehiaketak honako fase hauek izango ditu:

  • IDEIAK INSKRIBATZEKO HASIERAKO FASEA, DEMAren webgunean eskuragarri dagoen eskabide telematiko baten bidez. Honako puntu hauek izan beharko ditu:
    • Idearen deskribapena
    • Lehiarako abantailak
    • Ideia aurkezten duen taldeko kideen gaitasunak
    • Bezero eta lehiatzaile potentzialak
    • Beharrezko baliabideak

Epea: 2024ko urriaren 25era arte

 

  • HAUTAKETA FASEA, programako aholkulariak hasierako fasean aurrez hautatako taldeekin elkarrizketa pertsonalak egingo dituzte.

Ideiarik onenak hautatzeko honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Ideiaren garapen potentziala; proiektu- ereduaren atal guztiak osatzeko aukera (1. eranskina)
  • Ideiaren azalpenaren egokitasuna; argi eta garbi transmititua, zehaztasun maila optimoarekin.
  • Ideiaren ingurunea ezagutzea; lehiakide posibleak, bezeroak…
  • Ideiaren bideragarritasuna; desberdintze- maila eta helburu duen merkatuaren hazkunde-potentziala.
  • Taldekideak, beraien motibazio eta gaitasunak.

           Epea: 2024ko azaroaren 8ra arte

 

  • LAN FASEA, hautatutako taldeek negozio-plan bat garatzen hasiko dira, ENPRESARI taldeko aholkularien laguntzarekin. Fase honetan, talde bakoitzak, planaz gain, bideo edo ikus-entzunezko aurkezpen bat egin behar du, gutxienez minutu batekoa eta gehienez 2 minutu iraungo duena, negozio-ideia azaltzeko (ikus Ikus-entzunezko Aurkezpenen Lehiaketaren Oinarriak).

Fase honek 5 hilabete inguruko iraupena izango du, eta epe horretan, parte hartzen duten taldeak ENPRESARI taldeko aholkulariekin bilduko dira ikastetxeetan, aldez aurretik adostutako salbuespenetan izan ezik.

Parte-hartzaileek, lehenengo bilerarako, ideiaren deskribapena eta eskaini nahi dituzten produktu edo zerbitzuen deskribapena IDATZIZ prest izan beharko dute. Era berean, proiektuaren zatiren bat garatuta duten parte-hartzaileek, aldez aurretik, aholkulariari bidali beharko diote, honek, tutoretzen analisi eta produkzio-garapena egin dezan.

Proiektuak formatu digitalean entregatu behar zaizkio zuzenean aholkulariari, eta informazio hau jaso beharko dute:


  • Proiektuaren izena
    • Ikastetxearen izena
    • Ikastetxeko tutorearen izen-abizenak
    • Taldekideen izen-abizenak
    • Aurtengo deialdia: ENPRESARI 2024 – 2025

    Era berean, bideoak euskarri digitalean aurkeztu beharko dira, Negozio Plana entregatzeko epemuga berdinean.

Epea: 2025eko martxoaren 28ra arte

 

 

  • ENPRESA PROIEKTUAREN DEFENTSA FASEA. Behin negozio-plana eta bideoa entregatuta, talde bakoitza sarituak hautatzeko elkarrizketara deituak izango dira, apirilean zehar– hautagaiek data aurreratzeko berariazko asmorik ez badute, behintzat –. Elkarrizketa horretan, talde bakoitzak egindako bideoa proiektatuko du, eta proiektuaren aurkezpena eta defentsa egingo du ENPRESARI taldeko epaimahai baten aurrean.

Epaimahai horrek aurkezpenak ebaluatuko ditu, irizpide hauen arabera:

PROIEKTUAK HAUTATZEKO IRIZPIDEAK

ENPRESA PROIEKTUAREN AURKEZPENA ETA DEFENTSA

1-5

ENPRESA PROIEKTUAREN ZEHAZTAPEN MAILA

1-5

ORIGINALTASUNA, DESBERDINTZEA, BERRIKUNTZA

1-5

ENPRESA PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

1-5

TALDEA

1-5

Sariak

Amaitutako negozio-planak entregatzen dituzten parte-hartzaile guztiek jasoko duten diplomaz gain, 10 sari banatuko dira proiektu onenen artean, ekainean egingo den ekitaldi batean. Honako zenbateko hauek izango dituzte proiektu sarituek:
• 1. saria 1.500 €
• 2. saria 1.200 €
• 3. saria 1.000 €
• 4. saritik 10.era 500 €

Ekitaldi berean, proiektuak garatzeko fasean aurkeztutako bideorik onenei dagozkien sariak banatuko zaizkie. Sariak tablet edo antzeko bat izango dira parte-hartzaile bakoitzarentzat.

1. ERANSKINA: Proiektu eredua
ENPRESARI PROGRAMA

  1. IDEIAREN JATORRIA ETA TALDE SUSTATZAILEAREN AURKEZPENA

 

  1. JARDUERAREN DESKRIBAPENA
    1. Enpresaren jarduera
    2. Produktu/zerbitzuen deskribapena
    3. Produktu/zerbitzua aurrera eramateko prozesua
  2. ENPRESAREN KOKAPENA

 

  1. MERKATUAREN AZTERKETA
    1. Bezeroaren analisia
    2. Lehiakideak

 

  1. MARKETIN PLANA
    1. Produktu/zerbitzu politika
    2. Prezio politika
    3. Komunikazioa
    4. Banaketa

 

  1. ENPRESAREN ANTOLAKETA
    1. Forma juridikoa
    2. Enpresaren antolamendu egitura

 

  1. PROIEKTUAREN AZTERKETA EKONOMIKO-FINANTZARIOA
    1. Inbertsio proiektua
    2. Finantza iturriak
    3. Diru sarrerak
    4. Gastuak

 

  1. ONDORIOAK
    1. AMIA analisia