Gure blog-a

Sarekin Week Ekintzailetzaren Asteak 2.800 online inskripzio baino gehiago bildu ditu

Sarekin Weeken 30 online ekitaldiak zabalik daude Sarekin e-week youtube kanalaren bidez

Laespada: “Ez dugu onartuko ekimen ekintzaile bat bera ere bidean geratzea babes faltagatik”

Sarekin Week Ekintzailetzaren Asteak, COVID 19aren osasun-neurrien ondorioz batez ere online egindako edizio baten, 68 txostengile baino gehiago, 30 ekitaldi, 1.740 bistaratze, 175 matchmaking saio eta 2.824 izen-emate izan ditu.

datos sarekin week 2020 sin texto

Sarekin Weeken 30 online ekitaldiak zabalik daude Sarekin e-week youtube kanalaren bidez: https://bit.ly/VideosSarekinWeek2020

Ekintzailetzaren Aste hau Bilbon eta Barakaldon egin zen joan den urriaren 26tik 30ra bitartean. DEMA, Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak antolatu zuen, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailaren koordinazio eta finantzaketarekin eta Bizkaian ekintzailetzarako Sarekin Sarea osatzen duten erakunde, entitate eta eragileen lankidetzarekin.

Teresa Laespadak, Foru Saileko diputatuak, inaugurazio ekitaldian azpimarratu zuenez, “Ezin dugu onartu ekimen ekintzaile bideragarri bat bera ere ez haztea eta bidean geratzea babes faltagatik”. “Ez dugu onartuko. Horretarako gure lanarekin jarraituko dugu hala Ekintzailetza eta Enpleguaren Foru Agentzian nola zuzentzen dudan Sailean”, gaineratu du.

Foru diputatuak azpimarratu zuen Foru Administrazioaren laguntza lan horretan sakondu behar dela, Bizkaiko ekintzailetzarako Sarekin Sarearekin elkarlanean, eta defendatu zuen, joan den martxotik,  pandemiaren hasieratik bizi dugun honen moduko abagunean, ekitea  “konponbidearen partea dela, zailtasun eta ziurgabetasun garai hauetan”. “Ehunekoen hoztasunaren atzean ilusioak, proiektuak eta enplegu sorgune berriak daude”, laburbildu du diputatu sozialistak kongresuaren inaugurazio saioan.

SarekinWeek 2020k antolatzaileek aurrez ezarritako bi helburuak bete ditu. Alde batetik, pertsona ekintzaileak eta haien ideiak Bizkaiko lurraldean laguntza eman diezaieketen erakundeekin harremanetan jarri ditu, errealitate bihurtzeko. Aldi berean, ekintzailetzaren astea erakusleiho ezin hobea izan da Bizkaian ekintzailetzaren eta berrikuntzaren inguruan sortutako ekosistemaren dinamismoa erakusteko. Izan ere, Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz zabaldu den ziurgabetasuna gorabehera enpresa berri bat sortzea erabaki duten edo horren alde egingo duten pertsona guztientzako topagune eta aholkularitza pertsonalizatua bihurtu da.

Urriaren 26ko kongresu presentziala urriaren 30era arte luzatu zen, hitzaldi, mahai-inguru, tailer praktiko, doako aholkularitza eta zine forum ekitaldien ‘streamingeko’  emisioekin. Guztira, 68 txostengilek baino gehiagok parte hartu dute SarekinWeek 2020 ekimenean, 30 ekitaldi egin dira, eta 1.740 bistaratze, 175 matchmaking eta 2.824 izen-emate egon dira.

Matchmaking saioek, gainera, oso informazio garrantzitsua eman dute 86 pertsonaren profil profesionalei buruz; izan ere, komunitatean partekatu dira, 2.000 erabiltzaile baino gehiagoren aurrean. Pertsona horiek 28 aukera argitaratu dituzte Sarekinweek-en, eta 22 matchmaking proiektu eta 110 elkarrizketa pribatu sortu dira. Aldi berean, 82 pertsonak parte hartu zuten elkarrizketa irekiaren taldean. Irekitako matchez gain, 110 elkarrizketa pribatu zenbatu ziren. Sarekinweek-ek ekintzaileen komunitatearen barruko jarduera %15 handitzea eragin du, eta webguneak 4.299 erabiltzaile izan ditu guztira, 5,276 saio, eta 14.469 orrialde ikusi dira.

Antolakuntzak ondorioztatu duenez, matchmaking jarduerak “erakarpen ahalmen handia du, ez bakarrik banakako ekintzaileen artean, baita garapen fasean dauden enpresa txikien edo proiektuen artean ere”.