LABORLAN II : BIOMEDIKUNTZA

LABORLAN II proiektua hainbat jarduera-lerrotan dago zatituta, eta horietako bat enplegu-prestakuntza programa bat da, EAEko Osasunerako Zientzia eta Teknologia Enpresen Klusterraren (BASQUE HEALTH CLUSTER) lankidetzaz egingo dena; izan ere, Bizkaiko Lurralde Historikoaren biozientzien eta osasunaren sektorean ordezkaritza gehien duen erakundea da, eta eragile gakoa da, sektorearen beharrak hautemateko eta profil eta gaitasun profesionalen eskaintzaren eta eskariaren arteko egokitzapena errazteko.

Helburuak:

1.- Parte hartzaileen enplegagarritasuna areagotzea, haien laneratzea erraztuz eta beharrezkoak diren gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientzia) biozientzien eta osasunaren sektorean eskaera handia duen lanbide batean aritzeko.

2.- Biozientzien eta osasunaren sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak gaurko eta etorkizuneko eskaeretara egokituz, belaunaldi aldaketa erraztuz, eta enplegua sortzeko eta berreskuratzeko prozesuan dagoen sektore bat mantenduz.

Programaren deskribapena:

Bi helburu horiek lortzeko planteatzen da enplegu-prestakuntza programa hau planteatzen da, hain zuzen, eta horretarako langabezian dauden pertsonak aukeratuko dira; eta prestakuntzaren, akonpainamenduaren eta lan kontratu batez jasoko duten lan esperientziaren bidez pertsona horiek beren enplegagarritasuna hobetu, eta lan merkatu arruntean sartzea lortuko dute.

Ezinbestekoa da ekipamendu informatikoa eta Interneterako konexioa edukitzea

Exekuzio faseak eta epeak:

I fasea. Hasierako prestakuntza: Prestakuntza edukiak online modalitatean emango dira 2021eko maiatzetik irailera, eguneko 3 edo 6 orduko saioak eginez.

  1. fasea. Lan esperientzia: Bizkaian kokatutako sektoreko enpresetan praktikan jarriko da prestakuntzan ikasitakoa, aldi baterako eta lanaldi osoko lan kontratu batez, bio-osasuneko proiektuen teknikari gisa aritzeko hiru hilabetez gehienez ere. (2021eko ekaina eta urria bitartean gutxi gorabehera)

 

Programaren hartzaileak hautatzea:

Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:

Oinarri hauek argitaratzen direnetik 2021/03/21aren 23:59ak arte.

Eskaerak aurkezteko modua:

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da soilik, Curriculum Vitae erantsita, helbide honetan: http://www.dema.eus/forms/biosalud.php

 

Esperientzia profesionalerako II. fasean parte hartzaileak hartuko dituzten enpresak hautatzea

Xedea:

Parte hartzaileen akonpainamendua eta ikaskuntza praktikoaren tutoretza, bio-osasuneko proiektuen teknikari postuan.

Gauzatzeko epea: 2021/10/31ra arte.

Enpresak hartzeko oinarrizko baldintzak:

– Bizkaian kokatua egotea.

– Biomedikuntzaren sektorekoa izatea.

Parte hartzeko eskaerak jasotzeko epea:

Oinarri hauek argitaratzen diren egunetik II. fasea hasten den arte.

Eskaerak aurkezteko modua:

Izena emateko eskaera telematikoki egingo da soilik helbide honetan: http://www.dema.eus/forms/empresasbiosalud.php